Satrustegiko haitza

Euskal Herriko mendia

Satrustegiko haitza, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Tontor asko dituen mendia da hau, izan ere Txurregin hasi eta Leziza alderaino luzaten den gandor luze honetan mutur asko dira nabarmentzen direnak. Horietako batean dago erpin geodesikoa, 1140 m-ra, bada beste bat Mendebalderago 1208 m-koa, harripilaz markatua, eta beste bat, azkenik, buzoi eta guzti oraindik mendebalderago, 1272 m-koa. EHMKan aipatzen den kokapena eta altuera azken honi dagozkio. Izen berezirik ere ez du gainera mendi honek, aldameneko herriarena egokitu zaio, beste askotan bezala. Nolanahi ere gandorra bera da gauzarik aipagarriena, izan ere gorabehera handirik gabeko 7 km-ko gandor zorrotz baten erdi-aldeak osatzen du mendiaren bizkarra. Eta ez da ibiltzeko erosoa eta gogaikarri samarra gerta daiteke osorik zeharkatu nahi izanez gero: amildegia iparraldeko isurialdean, ezpela hegoaldean eta harri muturren gaineran ibiltzera behartzen zaituen gandor estua erdian.

Satrustegiko haitza
Datu orokorrak
Garaiera1.271 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′17″N 1°54′58″W / 42.888°N 1.916°W / 42.888; -1.916
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Satrustegiko haitza, http://www.euskal-herria.org/.