Sasioroitzapen

errealitatean gertatu ez zen zerbait gogoratzea, edo memorian eraldatzea

Sasioroitzapen, oroipen faltsu, gezurrezko oroitzapen, sasioroipen, gogorapen faltsu... psikologian, batez ere Elizabeth Loftusen ekarpenei esker, fenomeno ezaguna da. Gezurrezko oroitzapena gertatu ez zen gertaera baten oroitzapena da, edo gertatu zen gertaera baten distortsioa, kanpotik berrets daitezkeen gertakarien bidez jakin daitekeenez. 2013tik Mandela efektua bezala ere ezagutzen da, Fiona Broome blogariak asmatutako terminoa, eta Interneteko kulturan zabalduena.

Elizabeth Loftus psikologoa, gizakioi gezurrezko oroitzapenak zein erraz ezarri ahal zaizkigun erakusten ekarpenik handienak egin zituen psikologoa.

Elizabeth Loftus eta beste psikologo askok frogatutzat eman dute gizakiok benetan gertatu ez diren kontuak eta xehetasunak gogoratu ahal ditugula. Psikologo talde batek boluntario talde bati beren Disneylandeko esperientziei buruz galdezka lortu zuten boluntario gehienek gogoratzea Bugs Bunnyrekikoak. Horretarako galdera egokiak eta itxaron gelan jarritako irudi batzuk, non Bugs Bunny agertzen zen besterik ez zuten behar izan. Baina, jakina, ezinezkoa da Bugs Bunny Disneylanden egotea, pertsonaia hori ez delako Disney unibertsokoa, konpetentziakoa, Warner Bros.-ekoa baizik.

Beste esperimentu batean psikologoek eskatzen zieten boluntario batzuei familia-bazkari bateko pertsona bati gogoraraztea nola txikitan hipermerkatu batean galdu zen. Azkenean, ikusi zen ez zela zaila gezurrezko oroitzapenak ezartzea pertsona batengan eta, ondo bideratuz gero, edozein pertsonak gogora zezakeela nola galdu zen txikitan hondartzan edo hipermerkatuan, benetan horrelakorik gertatu ez bazen ere.

Kanpo estekak aldatu