Sasiburu Barakaldoko elkarte euskaltzalea da.

Historia aldatu

1992ko maiatzaren inguruan Barakaldoko zenbait euskaltzale, euskararen egoeraren larriak bultzatuta biltzen hasi ziren. Barakaldoko euskararen egoera aztertu ondoren herriko euskaldun guztiak bilduko zituen elkartea sortzea erabaki zen. Horrela, urte bereko azaroaren 13an aurkezpen ofiziala burutu zuten Sasibururen historiaren lehenengo urratsa emanez.

Orduz geroztik euskararen alde lan ugari egin du. Euskararen aldeko kanpainak bultzatu ditu, Bai Euskarari kanpainan esku hartu du, Sarea Barakaldon euskaraz zerbitzua eskaintzen duten enpresa eta profesionalen gida argitaratu ditu, gazteei zuzenduriko kanpaina berezi bat antolatu du Barakaldoko beste hogei elkarte eta erakunderekin batera, irakaskuntzako euskal ereduen aldeko kanpainak egin ditu beste elkarteekin batera, Barakaldoko umeei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu ohi du, dohainik banatzen den Euskarri aldizkaria argitaratzen du, eta hamaika hitzaldi, ekitaldi, mahai-inguru eta bertso afari antolatu du.

Kanpo estekak aldatu