Sasari

Euskal Herriko mendia

Sasari, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Igari mendatetik jaisten den mendikatearen azken gorunea dugu, Seseta-Marikaldarekin batera. Nafarroako gobernuaren kartografia ofizialean Arabarko izenez agertzen da, baina badirudi izen hori egokiagoa dela ipar-mendebalderago dagoen eta errepetidore bat daukan mendi apalerako. Berbelueta izena ere agertzen da batzuetan. Igoera klasikoa Izitzetik abiatzen da, Huertas sakanean gora. Beste aukera bat Gorzatik Igarira doan errepideko lehenbiziko km.an hasten den pista zabala da. Eta errepide horretako 4.6 km.an bide markatu bat Sasari leporaino igotzen da. Nolanahi ere, bide guztiek bat egiten dute Txistulako lepoan (1094m), izen bereko puntaren mendebaldean (punta honek Txistula edo Oxe du izena). Handik gorako bidea nahiko zikin dago, batez ere azken metroak. Presta zaitezte basurdearena egiteko

Sasari
Datu orokorrak
Garaiera1.182 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°47′49″N 1°03′47″W / 42.797°N 1.063°W / 42.797; -1.063
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Sasari, http://www.euskal-herria.org/.