Sarah Walmsley
Bizitza
JaiotzaXVIII. mendea
Heriotza1794ko urtarrilaren 8a ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta antzerki aktorea
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Sarah Walmsley ( ? –1794ko urtarrilaren 8a) britainiar jostun, aktore eta abeslaria izan zen.[1]

Biografia aldatu

Ingalaterrako Bath hirian jostuna izan zen, eta 1768an John Edwin aktorea ezagutu zuen. Inoiz ezkondu ez ziren arren, berak abizena hartu zuen eta hainbat seme-alaba izan zituzten:John, Richard, David etaSarah. John Edwin, semea ere aktorea izan zen.

Artista ibilbidea aldatu

Bath-en paper batzuk egin ondoren, Londresko agertokietan debuta egin zuen Miles Peter Andrewsen The Baron Kinkverkotsdorsprakengatchdern lanarekin fartsa 1981eko uztailaren 9an estreinatu zen Haymarket antzokian, eta Grootrump interpretatu zuen.[1]

Urteko jarduera-kopurua oso txikia zen arren, jarduera horien kopurua handitzen hasi zen 1780ko hamarkadaren bigarren erdian, eta hainbat arazo izan zituen bikoteak , seme-alabak zaintze kontuak zirela eta. Hain zuzen ere, 1789an senarra beste emakume batekin harremanetan hasi zen eta Sarah familiaren etxetik alde egitera behartu zuen. Prentsan izan zituen liskarrak Edwin 1790ean hil arte.[1]

Ordutik, Drury Lane antzokian eta Haymarket-en zenbait paper egin zituen, eta abeslari soprano gisa ere lan egin zuen koruan. 1793ko irailean Sarah alaba hil zen eta azaroaren 19an antzerkian agertu zen azken aldiz, Haymarket-en ahots-pieza bat eginez. Handik gutxira, 1794ko urtarrilaren 8an, hil egin zen; European Magazinean esan zuten alaba galdu zuelako hil zela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d HIGHFILL, Philip H.; BURNIM, Kalman A.; y LANGHANS, Edward A.; HIGHFILL, Philip H. ; BURNIM. (1978). A Biographical Dictionary of Actors, Actresses, Musicians, Dancers, Managers and Other Stage Personnel in London. Volume 5: Eagan to Garrett. Universidad del Sur de Illinois ISBN 978-0-8093-0832-3. (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).

Bibliografia aldatu

  • HIGHFILL, Philip H.; BURNIM, Kalman A.; y LANGHANS, Edward A. (1978). A Biographical Dictionary of Actors, Actresses, Musicians, Dancers, Managers and Other Stage Personnel in London. Volume 5: Eagan to Garrett. Carbondale: Universidad del Sur de Illinois. ISBN 0-8093-0832-0

Kanpo estekak aldatu