Sara Lezana
Sara Lezana Mínguez (Madril, 1948ko martxoaren 5a), madrildar flamenko-dantzaria eta aktorea da.[1][2]
Sara Lezana | |
---|---|
Sara Lezana, 2007 | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1948ko martxoaren 5a (76 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta flamenko-dantzaria |
Lan ibilbidea aldatu
Dantzari eta aktore aldatu
Flamenko-dantzari gisa hasi zuen karrera artistikoa. Hori dela eta, Rovira-Beletaren Los Tarantos (1963) protagonista izateko hautagai ezin hobea zen. Filmaren arrakastak proiektu berrietan murgiltzeko aukera eman zion, eta hiru spaghetti western filmatu zituen, emaitza onargarriak lortu zituztenak leihatilan.[3]
1964an, Fernando Fernán Gómezek "El extraño viaje" filmerako hautatu zuen, interpretazio-dohainak erakusteko balio izan zion filma. Bi urte geroago, Angelino Fonsen La busca filmean talentu parekagabea erakutsi zuen du.[4]
Destape filmak aldatu
Une horretatik aurrera, ordea, gainbehera egin zuen. Pantailatik aldendu zen, 1974ra arte ez zen itzuli pantailara, salbuespen batzuekin (adibidez, Andrés Velasco Rubioren Uno del millón de muertos, 1977), haren ondorengo filmografia guztia destape generokoa izan zen, Historia de S (1979) izan zen bere azken filma.[4]
Flamenko lokala eta konpainia aldatu
Handik aurrera, dantza flamenkoa baino ez zuen egin, eta 1994an Madrilen bere lokala, Casa Sara, inauguratu zuen, eta bere konpainia ere sortu zuen.
Filmografia aldatu
Hauexek dira bere lanak batzuk:[5][6]
- Los Tarantos (1963)
- Gringo (1963)
- El extraño viaje (1964)
- Uncas, el fin de una raza (1965)
- Joaquín Murrieta (1965)
- La busca (1966)
- El filo del miedo (1967)
- Cuando los niños vienen de Marsella (1974)
- Casa Manchada (1975)
- La Carmen (1976)
- Uno del millón de muertos (1977)
- El violador y sus mujeres a la sombra de un recuerdo (1978)
- Avisa a Curro Jiménez (1978)
- Donde hay patrón... (1978)
- El caminante (1979)
- Historia de 'S' (1979)
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sara Lezana - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ https://www.danza.es/multimedia/biografias/sara-lezana. .
- ↑ Sara Lezana recibe un homenaje
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Román, Manuel. (2019-04-06). «La bailaora del destape Sara Lezana y la relación que ocultó el franquismo» Chic (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sara Lezana - 05 de Marzo de 1948 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «Universal Pictures España» www.universalpictures.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).