Sapadun (frantsesez Germinal) errepublikar egutegiko zazpigarren hila da.

Sapadun

Gregoriotar egutegira ekarrita, martxoaren 21etik apirilaren 19ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Aries zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «saparen hartzitzen eta garatzetik dator, martxotik apirilera izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Saparen hartzitze eta garatze garai hori, ordea, Frantziako landa lurretan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak aldatu