Santxa Otxoa Ozaetakoa

Santxa Otxoa Ozaetakoa edo Ozaetako Santxa 15. mendeko eresi-konposagile eta abeslaria izan zen. Martin Bañez Artazubiagakoarekin ezkondu zen, eta Ganboatarren jaun hau oinaztarrek hil zutenean Arrasaten, 1464. urtean, senarraren gorpuaren ondoan, Martin Bañezen eresia esan ohi dena kantatu zuen publikoki, ahozko tradizioak gorde zuen kantua.

Santxa Otxoa Ozaetakoa
Bizitza
JaiotzaMaturac. 1400 (623/624 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Ozaetako Santxaren inguruan datu-dantza dago. Jatorriz, batzuentzat Aramaiokoa, Arrasatekoa edo Maturakoa zen. Ricardo Becerro de Bengoaren arabera, Mendixurreko gazteluko anderea zen, Maturan jaiotakoa[1].

Izenez ezagutzen dugun euskarazko olerki edo ahozko literaturaren emakumezko egile lehenetakoa dugu Santxa Otxoa. Amaia Alvarez Uria adituaren esanetan[2], tradizio baten parte zen: "XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu (emakumezko) hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. (...) Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz." Alvarez Uriaren iritʐiz, bertsolaritzaren aitzindaritzat ere hartu behar ditugu Santxa Otxoa eta gainerako emakumezko hauek.

Erreferentziak aldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Santxa Ozaetako - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  2. Alvarez Uria, Amaia. (2005). «Euskal emakume idazleak literaturaren historian» Jakin (148): 42. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).