Santoñako badia (gaztelaniaz: bahía de Santoña) Bizkaiko golkoko badia da, Santoña eta Laredo artean dagoena.[1] Kantabria osoko bokalerik nagusienetariko bat da, Asón ibaiaren behe-ibilgunea itsasoak inbaditu zuenean sortua. 28 km²-ko azalera du eta bere padurek garrantzi ekologiko handia dute.

Santoñako badia
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak43°26′05″N 3°27′32″W / 43.4347°N 3.45889°W / 43.4347; -3.45889

Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena) aldatu

Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[2][3]

Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana

Erreferentziak aldatu

  1. Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Aedo Pérez, Carlos. (1985). Gran enciclopedia de Cantabria. VIII Editorial Cantabria ISBN 84-86420-08-3..
  2. Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
  3. «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.