Santiago baseliza (Ispaster)

Ispasterko baseliza bat

Santiago baseliza Ispasterko Kortazar auzoan dagoen ermita da.[1]

Santiago baseliza (Ispaster)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa

Historia aldatu

XV. mende amaieran estilo gotikoan eraikia, XVI. mende erdiko berpizkunde garaian zenbait berriztapen egin zitzaizkion (leihoak eta korua) baina bere ezaugarri nagusiak aldatu barik.[2]

Ispasterko Santiago eta Santa Ana jaietan, ospakizun nagusietako bat ermita honetan egiten den meza izaten da.[3]

Baseliza eta santutxo gehienak bezala herri lurretan egina bada ere, 2006an eliza katolikoak bere izenean immatrikulatu zuen.[4]

Ezaugarriak aldatu

Tamaina handikoa, oinplano errektangularra du eta isuri biko teilatua.

Garai gotikoko ate puntadun bi eta leiho bi ditu. Berpizkunde garaian irekitako bi bentanak dinteldunak dira.

Hormak harlangaitzezkoak dira, ertzetan harlanduekin.

Alboko hormetako bao batean, kanpai bat du.[5]

Bestelako jakingarriak aldatu

Leku baketsua da, eta Ispasterko udalak atsedengune bat prestatua du baselizaren inguruan.[6] Zelaiaren erdian haritz ikusgarri bat nabarmentzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.ispaster.net/eu-ES/Turismoa/Ondare-Kulturala/Orriak/PatrimonioenErmitadeSantiago.aspx[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Herri arkitekturaren lekuko» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  3. (Gaztelaniaz) «La comida popular, los disfraces y los mariachis Puro Relajo animarán las fiestas de Ispaster» El Correo 2018-07-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  4. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-09-03). «Tres inmatriculaciones eclesiales por pueblo, ¿la punta del iceberg?» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) «ERMITA DE SANTIAGO en Ispaster, Vizcaya» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  6. «Zabalguneak - Bizkaia 21» www.bizkaia21.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).

Kanpo estekak aldatu