Santa Paula Barbada

Ávilan gurtu zen emakume bizarduna

Santa Paula Barbada Ávilan gurtu izan den santua.

Santa Paula Barbada
Bizitza
JaiotzaCardeñosa
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakhortikultorea eta lorezaina

Biografia aldatu

Mitoaren arabera, Paula izeneko neskatoa Cardeñosa bizi zen,[1] baratzezaintzan aritzen zen eta San Segundo gurtzen zuen. Bere ortuan landatzen zituen barazkiak merkatuan saltzen zituen eta ondorioz luze ibili behar zen bakarrik. Zaldun baten jazarpena pairatu zuen eta eraso sexuala saiheste aldera San Lazaroren ermitan ezkutatu eta jainkoari eskatu zion "aurpegia itsusarazteko". Mirariz bizarra hazi zitzaion eta erasotzailea ermitan sartu zenean, ez zuen ezagutu, gizon batekin nahastu eta alde egin zuen.[2][3] Ondoren, San Segundoren ermitara joan zen bizitzera. Handik gutxira hil egin zen.[4] Bertan hilobiratu zuten hurrengo inskripzioarekin:

"Erretaula honek Isabel de Ribera ederrak egiteko agindu zuen, Valderrabanoko zaldunaren alabak, 1547. urtean Santa Paula Barbadaren omenez egina. 17 urte zituela hil omen zen, otsailaren 20an".[5]

Juan Eusebio Nieremberg-en Cvriosa filosofia y tesoro de maravillas de la naturaleza (1630) liburuan aipatzen da.[6] María Cátedraren arabera, San Segundo eta Santa Paula

Barbada Ávilako botere harremanen erakusgarri dira.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Berzal, Enrique. (2020-08-26). «Salvada por su milagrosa barba» El Norte de Castilla (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  2. (Gaztelaniaz) Blázquez Rodríguez, Maribel. (2013). «Cerrando una trilogía de Ávila: Ávila de las procesiones, Ávila de las Vírgenes y Ávila de la Fábrica de Harinas» Revista de Antropología Social (Revista de Antropología Social) 22.
  3. (Gaztelaniaz) «Santa Paula Barbada» Ayuntamiento de Cardeñosa (Ávila) 2020-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  4. (Gaztelaniaz) López, Luis. (1986-10-18). «La mujer barbuda de Ávila es una santa» Bizkaia - El Correo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Santa Paula Barbarda | Ávila Turismo» Página Oficial de Turismo de Ávila (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  6. Calvo, María Jesús Zamora. (2019). «El cuerpo y su identidad en la mentalidad aúrea» Edad de oro (38): 103–124. ISSN 0212-0429. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  7. Tomás, María Cátedra. (1997). Un santo para una ciudad: ensayo de antropología urbana. Ariel España ISBN 978-84-344-2210-0. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu