Santa Eulalia eliza (Beltzuntze)

Erdi Aroko kristau eliza, Beltzuntzen kokatua

Santa Eulalia eliza Txulapain ibarreko Beltzuntze lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Santa Eulalia eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTxulapain
Koordenatuak42°53′54″N 1°40′58″W / 42.89826721°N 1.68280053°W / 42.89826721; -1.68280053
Map

Eraikina aldatu

Oinplano angeluzuzeneko eta burualde zuzeneko eraikina da. Gangak XVI. eta XVII. mendeetan berritu ziren, nahiz eta hasierako mentsulak mantendu. Kanpoaldean, dorre prismatikoa eta hiru arkibolta prismatiko eta xake-formako kanpoko arkua dituen portada zorrotza nabarmentzen dira. Arku horren gainean, aurpegiekin eta animaliekin apaindutako harburuak daude. Presbiterioko horman, Errege Katoliko estiloko sagrario bat dago, XVI. mendeko margolan batzuez inguratuta. Gaur egun, XVII. mendearen erdialdeko erretaula barroko txiki bat da tenpluaren buru, eta Sortzez Garbiaren tailu bat du, polikromatua. Era berean, XV. mendeko Ama Birjinaren eta Haurraren eskultura gotiko bat, oso berrmargotua, Gurutze barroko bat eta eskema berantiar dogotikoko parrokia-gurutze bat daude, Kalbario osoarekin.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu