Santa Ana kantoia (Gasteiz)

Gasteizko Alde Zaharreko kale bat

Santa Ana kantoia Gasteizko Alde Zaharraren ekialdeko mendi-magalean dago.

Santa Ana kantoia
Santa Ana kantoia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′59″N 2°40′18″W / 42.84977317°N 2.67155261°W / 42.84977317; -2.67155261
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaAna

Kokapena aldatu

San Bizente Paulekoaren kalean hasten da eta Eskola kaleraino igotzen da. Hortik aurrera Gasteiz kalea dago.

Luzera aldatu

150 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 11 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 2raino. Bidean Pintore eta Aiztogile kaleak zeharkatzen ditu.

Historia aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion kantoiari egun duen izena.

Azpiegiturak aldatu

Trafikoa aldatu

Trafikorako irekita dago, Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko. Ezkerraldean aparkatzeko lekua du.

Horma-irudia aldatu

2018ko uztailean "Auzoan Hazi, Hezi eta Bizi" izeneko horma-irudia margotu zuten Ramon Bajo ikastetxean[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Gasteizko toponimia I. .
  2. Ramón Bajo ikastetxeak horma-irudia inauguratu du, Gasteizko muralen ibilbideko hamazazpigarrena. .