Sant Antoni (Eixample)

Sant Antoni Kataluniako Bartzelona hiriburuko Eixample barrutian dagoen auzoa da. Gran Via de les Corts Catalanes (Plaça Espanyatik Plaça Universitat-eraino), Ronda de Sant Antoni, Ronda de Sant Pau eta Avinguda del Paral·lel-ek (Plaça Espanya-raino) mugatzen dute. 2005ean 37.878 pertsona bizi zen bertan.

Sant Antoni
Eixample, Bartzelona
Mistral etorbidea.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°22′41″N 2°09′34″E / 41.37801°N 2.15949°E / 41.37801; 2.15949
Sant Antoni is located in Bartzelona
Sant Antoni
Sant Antoni
Demografia
Biztanleria38.184 biz (2016)
Bestelako informazioa

Auzoaren erdigunea Sant Antoniko merkatua da.

Zerbitzuak aldatu

  • Escola Pia Sant Antoni, Salesians de Rocafort, Bressol Tres Tombs, Escola d'eduació primària de Ferran Sunyer eta Institut d'educació secundària Lluïsa Cura hezkuntza zentroak.
  • Centre d'Atenció Primària Manso osasun zentroa.
  • Calàbria 66 auzogunea.
  • Renoir Floridablanca zinema aretoak.

Tres Tombs aldatu

 
2011ko jaia, hil-zalgurdi zaharrarekin.

Tres Tombs izeneko jaiaren jatorria XIX. mendeko bigarren erdialdean dago, Anton abadea omenduz, etxeko animalien babesle moduan. Auzo honetan antolatzen dute Arca de Noé, Associació de Veïns de Sant Antoni, Germandat de Sant Antoni eta Sant Antoni Comerç (SACC) elkarteek, Bartzelonako Udalaren sostenguarekin.

Desfilean, Udaltzaingoaren agente zaldunek parte hartzen dute eta hainbat zalgurdi zaharrek, suhiltzaileena, «Imperial» hil-zalgurdia, ardo zahagien banatzaileena, arroz kultibadoreenak eta beste batzuk. Hiritar askok euren etxeko animaliak bedeinkatzen dituzte MEscola Pia de Sant Antoni eskolan (ronda de Sant Pau, 72).

2006ko edizioa ia bertan behera gelditu zen arazo ekonomikoak zirela-eta. Behin gaindituta, tradizioak jarraitzen du eta Protocol Festiu de Barcelona delakoaren barruan sartuta dago.

Kanpo estekak aldatu