Kalkuluan, sandwicharen erregela, tarteko segidaren teorema bezala ere ezaguna, funtzio baten muga zehazteko erabiltzen den teorema bat da. Teoremak bi funtziok puntu batean muga berera jotzen badute, aurreko bien artean zehaztu daitekeen beste edozein funtziok puntu horretan muga bera izango duela adierazten du.

Sandwicharen teorema edo irizpidea oso garrantzitsua da kalkulu eta analisi matematikoko frogapenetan. Halaber, maiz erabiltzen da funtzio baten muga aurkitzeko, muga ezaguneko edo erraz kalkula daitekeen beste bi funtziorekin alderatuz.

Aplikazioa aldatu

Sandwicharen teorema sarritan erabiltzen da muga zehaztugabeak ebazteko. Bereziki, teorema horri esker hurrengoa baieztatu dezakegu:

 

Indeterminazio batzuk adierazpen orokorretik adierazpen hori bakanduz eta gainontzekoari limiteen propietateak aplikatuz kalkulatu daitezke.

Besteak beste, funtzio trigonometrikoen deribatuak puntu batean kalkulatzeko aukera ematen du.

Teorema aldatu

Izan bedi Z tartea non a puntua dagoen eta izan bitez f,g eta h Z tartean definitutako funtzioak, a puntuan izan ezik.

Demagun edozein x barne Z-rako, x ezberdin a izanik:

 

eta

 

Orduan,

  da.

Adibidea aldatu

  motako indeterminazioko   limitea kalkulatzeko hurrengo urratsak jarraitu behar dira:

  1.   erlazioa hartu
  2. Erlazio hori  -gatik zatitu:  
  3. Badakigu   eta   direla
  4. Beraz, sandwichen teorema aplikatuz,  

Segidei aplikatuta aldatu

Izan bitez  ,   eta   zenbaki errealen segidak eta demagun existitzen dela   non   guztietarako   den.   eta   konbergenteak badira   izanik, orduan   konbergentea da eta bere limitea L da.

Gogoratu,   segida bat konbergentea izango da baldin eta soilik baldin existitzen bada   non   den. Bestela, segida dibergentea izango da.

Kanpo estekak aldatu