San Petersburgoko barandak

San Petersburgoko (Errusia) barandak, bertako jauregi eta eraikinetan ikusten ahal direnak, eta bereziki hiriko zubietakoak, Errusiako historia arkitektonikoan aipagarri bihurtu dira.

Anitxkov zubiko barandan, sirenak.

Barandak sortzeko lanak XVIII. mendearen bigarren erdian nabarmentzen hasi ziren (1770–1784), Juri Felten-en tsarren Udako Lorategiaren Neva ibaiko aldean sortu zuen barandarekin[1].

Salbatzailearen Odolaren elizan, Alfred Parland arkitektoak gauzatu zuen baranda eder bat 1903-1907an. Hesiak patroi ederrak ditu, apaingarri begetatibo handiko kate-mailez osatuak, estilo modernista goiztiar baten ezaugarriak dauzkate[2].

Zubietako barandak aldatu

 
Blagovestxenski zubiko hiruhortzak eta itsas-zaldiak.

Guztiarekin, ospe handiena duten barandak hiriko zubietakoak dira[3]. Karl Friedrich Schinkel arkitekto alemanaren marrazkien ondoren sortu zen Anitxkov zubikoa, Berlingo Schlossbrückeko (jauregiko zubia) eskudel baten kopia dira zubiaren gainaldeak (Schinkelek eraikia) 1822-1824an. Baranden sekzioak inguraketa-armazoien artean daude. Bastidoreen alde bakoitzean bi diseinu-aldaera dituzten sekzioak daude. Batetik, Neptunoren hiruhortzak eta beste aldean sirenak[4].

 
Liteini zubian sirenak hiriko armarriari eusten.

Blagovestxenski zubiko barandak ere Neptunoren hiruhortzez eta itsas-zaldien irudiez apainduta daude. Izakion isatsak apaingarri begetal figuratu batean bilduta daude. Zubiko armazoien barruko espazioa irudiz beteak daude halaber.

Liteini zubiaren hesia oso dotorea da. Diseinua Karl Rahau arkitektoarena da. Hiriaren armarria da motibo errepikatu bat, eta badira amuzki gurutzatuek eta sirenek eusten dituzten ainguraketak[5].

Lau Lehoien zubian, lehoi handi horien estatuak dira famatuak, baina Wilhelm Von Tretter ingeniariaren lanean barandak ere nabarmentzekoak dira[6].

 
Lau lehoien zubi esekiko barandak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Errusieraz) Viktor KORENZWIT, Portalus ru. (2018). «SUMMER GARDENS» Portalus.ru ISSN 2413-6352. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. «Information about Saint Petersburg - Cathedrals and churches of St. Petersburg - Church of Saviour on the Spilt Blood» palytra.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. «St. Petersburg's most beautiful bridges» bienvenidospb.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  4. «Anichkov Bridge, St. Petersburg, Russia» www.saint-petersburg.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. (Ingelesez) «Liteyny Bridge in St Petersburg Russia» Anna Gaplichnaya (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  6. «Lions Bridge, St. Petersburg, Russia» www.saint-petersburg.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak aldatu