San Pedro eliza (Doneztebe)
San Pedro eliza Nafarroako Malerreka eskualdeko Doneztebe udalerrian dagoen eliza barroko bat da.
San Pedro eliza | |
---|---|
San Pedro elizaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Doneztebe |
Koordenatuak | 43°08′N 1°40′W / 43.13°N 1.67°W |
Arkitektura | |
Kokalekua aldatu
Doneztebeko Alde Zaharran dago, Eliza karrikan, eta Ezkurra ibaiaren alboan.
Historia aldatu
XVI-XVIII. mendeen artean eraiki zen.
Eraikina aldatu
Barroko estilokoa eta kanpoalde nabarmenekoa da, bere harlanduzko kanpandorrea nabarmentzen da, Leringo kondearen antzinako gazteluaren zati izan baitzen. Harlanduzko lehen gorputza zaharrena omen da. Erreparatzen ahal diogu bere defentsa helburuari, oraindik ere kanoi zuloak eta kanoiak mantentzen direlako.
Dimentsio handiak dituen eliza hau, hainbat garaitan altxatu eta handitu zen, bereziki XVI. eta XVIII. mendeetan.
Barnealdean nabarmentzeko modukoak dira erretaula barrokoak eta organoa. Azken hori 1887ko Cavallie Coll bat da, rococo estilokoa.