San Migel Goiaingeruaren eliza (Idiazabal)
Mikel Goiaingeruaren eliza edota San Migel Goiaingeruaren eliza Gipuzkoako Idiazabal udalerrian dagoen eliza bat da. Herriguneko eraikin ikusgarriena da. XII.-XVI. mendekoa.
Mikel Goiaingeruaren eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Idiazabal |
Koordenatuak | 43°00′44″N 2°14′00″W / 43.01219°N 2.23342°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
2 | |
1553. urtetik aurrera, Pedro Nafarrasagasti maisuarena, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta handitu izan zuen.[1]
Aurrealdea
aldatuAditu gehien ustez, XII-XIII. mendeko ate erromaniko-gotikoa ederra du, balio handiko ikur irudiekin. Ate alboetan grabatu eta zizelkatutako zeinu geometriko bitxiak ditu, hauek elizaren antzinakotasuna eta ikonografia zaharrekiko lotura erakusten dute, beste aditu batzuen ustez ordea zeinu horiek erromaniko usadioarekin lotzea ez da zuzena.
Ganberak
aldatu1553tik aurrera, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta handitua izan zen.
Idiazabalgoa Martin Mitezar arkitektoak marraztu zuen proiektua eta baita ere Idiazabalgoa zen Pedro Nafarrasagasti maisuak eraki zuen,
Batailo pontea
aldatuIX. mendeko Erromaniko-aurreko batailo pontea, Gurutzetako Andre Mariaren baselizatik ekarria.
Erretaula
aldatu1743an egindako erretaula barrokoa, gorteko arkitekto izan zen Migel Irazustak egindako azken maisu-obratzat hartua da eta herriko seme zen Jose Antonio Iparragirre eskultoreak egina.
San Migel Goiaingeruaren imajina, berriz, Luis Salvador Carmonaren lanik onenetakotzat joa da eta Madrilgo errege tailerretan egina. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeko erretaula eta koru interesgarriak ditu[2].
Irudiak
aldatu-
Atariko ikurretako batzuk.
-
Zutabe bateko behe aldea.
-
Zutebeetako behe aldea.
-
Ganberak alemaniar estiloan eginak dira.
-
Carmonaren San Migelen irudia.
-
Ataria.
-
Pontea erromaniko aurreko estilokoa da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Monumentuaren plakan dagoen testua.
- ↑ Cendoya Echániz, Ignacio.. (1992). El retablo barroco en el Goierri : la constante academicista en Gipuzkoa. Fundación Social y Cultural Kutxa, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural de Kutxa-Caja Gipuzkoa, San Sebastián ISBN 84-7173-202-5. PMC 32969638. (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).