San Martzialgo gudua Irungo mendi horretan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen. 1876ko urriaren 29 eta 30 artean eman zen eta karlisten eta liberalen arteko azken gudua izan zen.
- Artikulu hau Bigarren Karlistaldiko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irungo gudua».
Berez, errepresalia bat izan zen: urriaren 28an Donostian zegoen zutabe liberal batek Irunen karlistak zeudela jakin zuen. Karlistek ezustekoz harrapatu zituzten liberalak eta hauek Kataluniako Armadaren babesa behar izan zuten. Bihozgabeturik, karlistek muga aldera jo zuten. Urriaren 30ean Alfontso XII.a Espainiakoa erregeak berak azken mugimenduak zuzendu zituen.[1]
Erreferentziak
aldatu
- ↑ Hernando, Francisco. (1877). La Campaña Carlista (1872 a 1876). Paris, 310-311 or..
Kanpo estekak
aldatu