San Martin Tourskoaren baseliza (Gaintza)

San Martin Tourskoaren baseliza Gipuzkoako Gaintza udalerrian dagoen baseliza bat da. Bertatik inguruko eta bereziki Txindoki mendiaren ikuspegi bikainak daude.

San Martin Tourskoaren baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGaintza
Koordenatuak43°03′N 2°08′W / 43.05°N 2.13°W / 43.05; -2.13
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1568 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Herrigunetik kanpo dago, Eizmendiko Elormendi baserriaren ondoan.

Gaintzatik Larraitzera doan errepidea, behin Gaintzatik atera eta berehala, bidegurutze batean baseliza eta Eizmendira joateko seinalean errepidea utzi eta mendi-pista batean gora eginez, muino batean.

Historia aldatu

1568an dagoeneko baseliza honen berri ematen zen eta 1580an berriz, berriztatua izan zen. Azkeneko berrikuntza 1990an eman zen.

Eraikina aldatu

Baselizaren barnealdean eta erdian San Martin Tourskoaren irudia duen erretaula barroko polikromatua aurkitzen da. Honen egilea Gabriel Arza idiazabaldarra izan zen (1973).

Bere kanpoaldeak, kontrako elementu klimatologikoak uxatzeko balio zuen ur bedenkatzailea agertzen du. Aditu batzuk inguruetako lehen parrokia izan zela onartzen dute, gaur egungo San Migel elizak ordezkatu zuen arte. Buruzko gurutzez ornitutako gurutz-bide zaharrean dago.

Ospakizunak aldatu

Ostiral Santuan bizilagunak parrokiatik baselizara prozesioan joaten dira. Maiatzeko Santikutz egunean (hilaren 3ª), iraileko santikutz egunean (hilak 14) eta hileko lehenengo igandeetan mezak ospatzen dira. Bere festa San Martin egunean (azaroak 11) ospatzen du.

Kanpo estekak aldatu