San Klemente eliza (Uzkita)

XIII. mendeko kristiau eliza, Uzkitan kokatua

San Klemente eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Leotz udalerriko Uzkita lekuan kokatutako XIII. mendeko kristiau eliza bat da.

San Klemente eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLeotz
Koordenatuak42°38′00″N 1°30′55″W / 42.6334068°N 1.51520944°W / 42.6334068; -1.51520944
Map

Eraikina aldatu

Jatorriz XIII. mende hasierako fabrika izan zen, baina gaur egun aldaketa ugari daude. Oinplanoan, habearte angeluzuzen bakarra, burualde zuzena eta goi-korua ditu oinaldean. Kanpoaldean, Erdi Aroko harlanduxkako eta harlanduzko jatorrizko hormak ikus daitezke, eta dorre trinko bat oinaldean, harrizko lauzazko teilatuarekin. Ia bere hornidura guztia desagertu egin da, baina zilargintzako piezaren bat geratzen da oraindik. Oinplano angeluzuzeneko ermita baten aurriak ere zutik daude, habearte bakarrekoa eta burualde zuzenekoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu