San Joan eliza (Agurain)

eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen

San Joan eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, XV. mendean eraikia.

San Joan eliza (Agurain)
Kultura ondasuna
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′01″N 2°23′18″W / 42.85014°N 2.38829°W / 42.85014; -2.38829
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
BICRI-51-0005110
5

1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen[1].

Historia aldatu

Hasiera batean gotorlekua izateko asmoarekin eraiki zuten baina1564an Agurainen izandako sute batek eliza erre zuenean eliza bihurtu zuten. XVII. mendean kanpai-horma bat eraiki zioten gurutzaduran eta ondoren kanpandorre barrokoa altxatu zuten[2]. Koruan dagoen organoa XIX mendean eraiki zuen Juan Monturusek.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano errektangularra dauka eta estilo gotikoan eraikita dago. Eliz ataria eraikinetik kanpora irtetzen da eta hiru arku ditu, erdikoa nabarmen handiena. Estilo barrokoan eraikita dago.

Barnealdean altuera desberdineko hiru habearte ditu eta girola zuzen bat ere bai. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da. Mateo Zabalak hasi zuen 1646an eta Pedro Obrelek amaitu 1660an. Erretaula barroko klasizista da. Egileorreko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat dago sakristian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu