San Ciprianoren Liburua

San Ciprianoren Liburua (portugesez: Livro de São Cipriano; gaztelaniaz: Libro de San Cipriano) oso grimorio ezaguna da, batez ere Europa Hegoaldean: Espainian, Portugalen, Katalunian. Grimorioak magiaren ezaguerak biltzen dituzten Erdi Aroko liburuak dira. Hau izenburu desberdinekin ezagutu da: Gran Libro de San Cipriano, Libro Magno de San Cipriano, Ciprianillo. Edizio ezagunenak "El tesoro del hechicero" azpititulua darama. Historian zehar liburuak bertsio desberdinak ezagutu ditu: Millonario de San Ciprián edo Los secreto del Infierno. Liburuaren jatorria kondairan galtzen da.

San Ciprianoren Liburua
Jatorria
IzenburuaLivro de São Cipriano eta Libro de San Cipriano
Ezaugarriak
Genero artistikoaGrimorioa
Hizkuntzagaztelania eta portugesa
Cipriano eta Justina santuak.

Tipologiak aldatu

Liburuaren bertsioen eta barianteen artean bi tipologia bereizi daitezke:[1]

  • Magia beltzari eskainitakoak, Le Grand Grimoire frantsesaren tradizioa jarraituz.
  • Magia zuriari eskainitakoak, begizkoaren babesa eskainiz, ezkutatutako altxorrak aurkitzeko erregutzeak...

Jatorria aldatu

Kondairaren arabera, Jonas Sulfurino monje alemanarrak deabruekin kontaktua izan zuen. Hauek Brocken mendiaren inguruan liburua eman omen zioten. Mendi horretan sarritan akelarreak antolatzen ziren eta, nolabait, debruekin lotura berezia zuen. Liburua pergaminon idatzita zegoen, horretarako letra hebraitarrak erabilita. Ezagutzen den liburuaren lehendabiziko aipamena Heinrich Cornelius Agrippak egin zuen. Dena dela, argitalpena XVIII. mendearen erdialdera arte ez zen eman.

Erreferentziak aldatu

  1. Missler, Peter (2006a). «Tradición y parodia en el Millonario de San Ciprián, primer recetario impreso para buscar tesoros en Galicia (Las hondas raíces del Ciprianillo: 1ª Parte)». Culturas populares. ISSN 1886-5623.

Bibliografia aldatu

  • Missler, Peter (2006a). «Tradición y parodia en el Millonario de San Ciprián, primer recetario impreso para buscar tesoros en Galicia (Las hondas raíces del Ciprianillo: 1ª Parte)». Culturas populares. ISSN 1886-5623. [1]

Kanpo estekak aldatu