San Bizente eliza (Zare)

XVI. mendeko kristiau eliza, Zaren kokatuta

San Bizente eliza Oibar ibarreko Zare udalerrian XVI. mendeko kristiau eliza bat da, gotiko estiloan.

San Bizente eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZare
Koordenatuak42°35′14″N 1°23′53″W / 42.58729773°N 1.39796023°W / 42.58729773; -1.39796023
Map

Eraikina aldatu

Oinplano erregularreko tenplua da, habearte bakarrekoa, oinaldean lau angeluko dorre sendoa duena. XVII. mendeko erretaula erromanista nagusia dago bertan, Joan Huitzi mihiztatzaileak eta Joan Berroeta eskultoreak egina. Era berean, gurutziltzatuaren tailu bat dago, lehen berpizkunde baten estilokoa. Lo dagoen Kristoa da, forma borobilekoa, biluziaren azterketa saiatuarekin, batez ere soinean. Aurpegia, eskuinerantz makurtuta, edertasun klasikoz zizelkatuta dago, minaren islada eragozten ez duena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu