San Antonio eliza (Iruñea)

San Antonio eliza Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eliza bat da. Hiri honetan kaputxinoen ordenako duen elizetako bat da, bestea Arrotxapea auzoko San Pedro eliza eta Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua da.

San Antonio eliza
San Antonio elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1940ko ekainaren 29a
Inaugurazioa1940ko ekainaren 29a
JabeaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaAntonio Paduakoa
Arkitektura

San Antoniori sagaratua dago.

Kokalekua aldatu

Bigarren Zabalgunean dago, Karlos III.a etorbidearen 22. zenbakian eta Merindadeen plazaren alboan.

Historia aldatu

1939an lehen harria ezarri eta eraikitzen hasi zen, 1940ko ekainaren 29an, San Petri eta San Paulo egunez, inauguratu zelarik. Modesto López Otero (Madrilgo Arkitektura Eskola) arkitektoak diseinatu eta Felix Huarte kontratistak eraiki zuen, Francisco Garraus arkitekto-teknikoaren zuzendaritzapean.

Eraikina aldatu

Elizak barnealdean 36 metro luze, 20 zabal eta 22 metroko garaiera ditu. Aurrealdea adreiluz eta zementuz egina du, bere garaian eraikitzaileek ekonomikoki eskuragarri zituzten eraikuntza materialen erabilera artistikoa eginez.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu