Samuel Adams (garagardoa)

Samuel Adams AEBetako garagardoa da, Boston Beer Company konpainiak ekoiztutakoa. Konpainia Jim Koch, Harry M. Rubin, eta Lorenzo Lamadrid-ek sortu zuten 1984an, eta Massachusettsko Boston hirian du egoitza.

Samuel Adams (garagardoa)
Datuak
MotaGaragardo-lantegia eta kapital irekiko enpresa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1985
Sortzailea
Jim Koch (en) Itzuli
webgune ofiziala

Produktuak aldatu

Boston Beer Company-k zenbait produktu ezberdin ekoizten ditu urte osoan zehar: Boston Lager, Sam Adams Light, Boston Ale, Pale Ale, Cherry Wheat, Cream Stout, Coastal Wheat, Scotch Ale, Black Lager, Honey Porter, Noble Pils, eta Irish Red. Sam Adams Boston Lager delakoak %4,75 alkohol indizea du.

Horrez gain, urteko garai ezberdinetan beste lau garagardo ekoizten ditu:

  • Alpine Spring (urtarriletik martxora)
  • Summer Ale (apiriletik abuztura)
  • Octoberfest (abuztutik urrira)
  • Winter Lager (azarotik urtarrilera)

Gabon garaian "Winter Classics" izeneko paketea ere merkaturatzen du. Pakete honek garagardo ezberdinak batzen ditu kaxa batean:Old Fezziwig Ale, Holiday Porter, White Christmas, Chocolate Bock, Winter Lager, eta Boston Lager.

Kanpo estekak aldatu