Sam Hill

txirrindulari australiarra

Sam Hill (Viveash, Mendebaldeko Australia, 1985eko uztailaren 21a) australiar txirrindularia da. Bi urtez jarraian UCI Munduko Downhill Txapelduna izan zen (2006-2007) Iron Horse Racing taldearekin. 2007 eta 2009ean ere UCI Gizonezko Elite kategoriako Munduko Koparen txapelduna izan da, eta gaur egunean Monster Energy Specialized taldean dago.

Sam Hill

Bizitza
JaiotzaViveash (en) Itzuli1985eko uztailaren 21a (38 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateaEnduro World Series (en) Itzuli

Biografia aldatu

Bi urte zituela bizikletan ibiltzen ikasi zuen, eta 9 zituenerako txapelketetan lehiatzen hasi zen. Hamabi urterekin downhill espezialitatean lehiatu zen lehenengo aldiz, modalitate honekin maiteminduz. 2001ean, 16 urte zituela, Kanada eta AEB-ra joan zen karreretan parte hartzera, Munduko Txapelketan 3. sailkatuz (Junior kategorian).

Pilotatzeko era aldatu

Zeozergatik ezaguna bada, bereziki teknikoak eta malda handiko zirkuituetan duen trebetasun handiagatik da. Lauak eta pedaleo luzeak dituen zirkuituak ez zaizkio hain ondo ematen. Ezaguna da ere "flat" pedalak (automatikoak ez direnak, hanka solte eramanez) daraman gutxietako bat delako.

2008ko Val di Sole (Italia) Munduko Txapelketa eta 2007ko Champery, Suitzako Munduko Kopako txapelketako karrerekin modalitate honetako historia liburuetan orrialde garrantzitsu bat irabazi zuen.

Kanpo loturak aldatu


  Artikulu hau Mendebaldeko Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.