Saltsa-perretxiko horilun

Saltsa-perretxiko horiluna (Craterellus tubaeformis, lehen Cantharellus tubaeformis), Cantharellales ordenako onddo bat da. Lehen Cantharellus generoan sailkatzen bazen ere, filogenetika molekularreko ikerketek erakutsi dute hobe dela hura Craterellus generoan sartzea.[1]

Saltsa-perretxiko horiluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCraterellus
Espeziea Craterellus tubaeformis
Quél., 1888
Mikologia
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta haren txapela marroi-horixka da, 5 cm arteko tamainakoa. Himenioan tolesturak dauzka, elkarrengandik banatuak, eta txapelak baino kolore argiagokoak dira, krema kolorekoak, ia zuriak zenbaitetan. Txapelaren eta hankaren arteko muga argia nabari da gehienetan, kolore aldaketa nabarmena baita. Hanka horia dute, zilindrikoa edo zapaldua, barrutik hutsa eta 10 cm arteko luze izan daitekeena.

Gehienetan pinudietan bizi da, baina hosto-erorkorreko basoetan ere ageri da. Irailetik abendura sortzen da gehien bat, baina neguaren hasieran ere ager daiteke.

Jangarritasunari dagokionez, oso antzekoa den saltsa-perretxiko horiarekin alderatuta Euskal Herrian ez da oso ezaguna, baina perretxiko jangarri ona da. Erraz lehortzen da eta luzaro kontserba daiteke.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.

Kanpo estekak aldatu