Salisburyko katedrala

Salisburyko katedrala Ingalaterrako hegoaldeko Wiltshire konderriko Salisbury hirian dagoen katedral bat da. 1220an hasi zen eraikitzen, Amienskoaren urte berean, eta hura baino beranduxeago amaitu zuten, 1266an. Deigarria da denbora berean eraikiak izanda -eta, teoriaz, estilo berekoak- zeinen desberdinak diren ikustea. Kontinenteko katedralaren estutasunaren eta bertikaltasunaren ordez, itxura luzexkoa, baxu eta adarkatua du Salisburykoak, kontuan izan behar baita gurutzadura gaineko dorre handia, gainerako eraikina baino mende bat geroago eraikia ez ezik, hasieran proiektatua baino askoz garaiagoa dela (123 m, Ingalaterrako garaiena). Arbotanteak, egiturari eusteko premiazkoak ez zirenez, geroago erantsi zitzaizkion.

Salisburyko katedrala
Salisbury Cathedral
Ondasun Ingelesa
eta
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaWiltshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaWiltshire
HiriaSalisbury
Koordenatuak51°03′54″N 1°47′49″W / 51.065°N 1.797°W / 51.065; -1.797
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1220
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaAnglican Diocese of Salisbury (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaRichard Poore (en) Itzuli
Elias of Dereham (en) Itzuli
Materiala(k)kareharria
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak123 (altuera) × 134,7 (luzera) m
Ondarea
Ondare Ingelesa1023581
Webgune ofiziala

Mendebaldeko fatxada eliza bera baino zabalagoa da, eta zerrenda horizontalak, bai apaindurazkoak eta bai estatuak dituztenak, kontinenteko eliz fatxadetan ez bezala daude nabarmenduak. Fatxadako dorreak, aldiz, ia desagertzeraino kaskartu dira. Eraikinaren oinak, bere bi transeptu irtenekin, eliza erromanikoen eraketa orokor zatikatuari eusten dio.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu