Saldropo Zeanuriko hezegune bat da. Atxuriko atxen mendiaren magalean, Gorbeiako mendigunean. Barazarreko portutik hurbil dagoen hezegunea Gorbeiako natura parkearen barruan txertatzen da[1].

Saldropoko ibilbidea eta mapa.
Inguruko basoak.

Ezaugarriak aldatu

Saldropoko lautadetan zehar zelai hezeak eta putzuak nagusiki izan arren, hezeguneak berez hiru hektarea inguru ditu. Leku honetan, fauna, flora eta hezegunearen iraganeko interpretazio-gunea daude. Otzarretako pagadia bere guneetako bat da.

Antzinako zohikaztegi baten gainean dago, XX. mendearen bigarren erdian ia desagertu zen arte ustiatua[2].

Balio ekologikoa aldatu

Zeanuriko hezegune horrek balio ekologiko handia du, eta landaredi askotarikoa eta bereizgarria aurki dezakegu han: landare intsektoroak edo esfagoak. Gainera, daukan berezitasunetako bat, zohikaztegi zahar baten gainean aurkitzen dela da​[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu