Salamancako probintzia

Salamanca Espainiako mendebaldeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. Portugalgo mugan dago. 2006an, 353.110 biztanle zituen probintziak. Hiriburua Salamanca da; eta beste hiri nagusiak, Béjar, Ciudad Rodrigo, Peñaranda de Bracamonte eta Vitigudino.

Salamanca
Gaztela eta Leon
Salamancako bandera

Salamancako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGaztela eta Leon
HiriburuaSalamanca
ISO 3166-2ES-SA
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
40°50′N 6°00′W / 40.83°N 6°W / 40.83; -6
Azalera12.349 km² Espainiaren % 2,45
Demografia
Biztanleria353.404 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,77
Dentsitatea28,62 bizt/km²
Herritarrasalamancar
www.dipsanet.es

Geografia aldatu

 
El Salvador eliza, Béjar

Iparraldean, Zamora, ipar-ekialdean, Valladolid, ekialdean, Ávila, hegoaldean, Cáceres, eta, mendebaldean, Douro eta Beira Interior Norte eskualdeak (Portugal) ditu mugakide.

Iparraldea eta mendebala lauak dira; hegoaldea eta hego-ekialdea, aldiz, menditsuagoak. Probintziaren hegoaldean, aipatzekoak dira Béjarko mendialdea (Trampal, 2.443 m; Calvitero, 2.395 m), Peña de Franciatik (1.723 m) Peña Gudinaraino (1.189 m) luzatzen den mendialdea eta Gatakoa (1.364 m Jañona mendian).

Hidrografiari dagokionez, Duero ibai-arroari dagozkio Salamancako probintziako ibai guztiak. Tormes, Agueda eta Yeltes dira ibai nagusiak, eta Santa Teresa, Saucelle, Aldeadavila eta Agueda urtegi garrantzitsuenak.

Klima kontinentala da erabat: uda bero lehorrak eta negu hotzak. 400-500 mm euri-ur biltzen da urtean, batez beste.

Mendialdeko baso nagusiak gaiztanadiak dira, eta arteak, artelatzak, haritzak eta pinuak aldatzen dira iparraldean.

Ekonomia aldatu

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza da baliabide nagusia. Garia, garagarra, lekadunak, azukre-erremolatxa eta bazkarako landareak dira labore nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, abere-hazkuntza (ardi-, behi-, zezen-, zerri- eta zaldi-azienda). Industria (urtegietan egokitutako indar-etxeak, janari-industria, kimika-industria) ez dago oso garatua, baina Salamancan, Béjarren eta beste zenbait hiritan baizik ez da aipagarria. Garrantzitsua da, bestalde, lurpeko aberastasunen ustiapena (eztainu- eta wolfram-hobi oparoak).

Demografia aldatu

Udalerriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Salamancako udalerrien zerrenda»

Kultura aldatu

Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina Extremadurako hizkuntzaz mintzatzen dira probintziaren hego-mendebaldeko herri batzuetan. Ipar-mendebaldean, berriz, leonerazko hiztun batzuk ere badira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu