Saitō Dōsan (japonieraz: 斎藤 道三?, 1494-1556ko maiatzaren 28a) Japoniako historiako Sengoku aroan, boterera dramatikoki igo zen eta modu berean erori zen daimyo japoniar bat izan zen. Gainera, Minoko Sugea (japonieraz: 美濃の蝮 Mino no Mamushi?) bezala ezagutua izan zen bere taktika militarrengatik.

Saitō Dōsan

Daimyō

Bizitza
Jaiotza1494
Herrialdea Japonia
HeriotzaBattle of Nagara-gawa (en) Itzuli1556ko maiatzaren 28a (61/62 urte)
Familia
AitaMatsunami Shōgorō
Ezkontidea(k)Ominokata (en) Itzuli
Miyoshino (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Kanōguchi (en) Itzuli

Biografia aldatu

Jatorrian, Yamashiro probintziako (gaur egun Kioto prefetura) merkatari garrantzitsu bat izan zen, eta bere boterea eta eragina, Mino probintziako Toki Yorinari daimyoaren basailu bihurtzeko erabili zituen. Dosanek, domeinu horretan, ezegonkortasun orokorra sorarazi zuen, eta, beraz, Yorinarik bere ohaidea eman zion, hala asetuko zelakoan. Halako batean, probintziako magistratu izendatua izatea lortu zuen, eta Gifuko gazteluan ezarri zen. Lortutako bere boterea eta aberastasuna erabiliz, Tokiren aurkako estatu kolpe baten buru izan zen 1542an, bere burua daimyo bezala aldarrikatuz. Toki Yorinari, Oda Nobuhiderekin aliatu zen, baina Kanōguchiko guduan garaituak izan ziren, 1547an, eta Dosanek ospea lortu zuen herrialde osoan. Oda Nobuhidek, berarekin bakeak egin zituen, eta bere seme Oda Nobunaga eta Dosanen alaba Nohimeren artean ezkontza bat adostu zuen, hala, etsaitasunak amaitzeko asmoz.

Erorketa aldatu

Saitō Yoshitatsuk, Dosanen adopziozko semea zena, Dosanen aurkako estatu kolpe baten buru izan zen 1556an. Berea baino armada handiago batekin, Nagaragawako guduan garaitua izan zen, bertan erahila izan zelarik 1556ko maiatzak 28an.

Ezizenak aldatu

Saito Dosan, ezizen ugari izateagatik eta etengabe izenez aldatzeagatik zen ospetsua. Bere bizitzan zehar erabili zituen izen batzuk, honako hauek dira: Minemaru (峰丸), Horenbo (法蓮坊), Matsunami Shogoro (松浪庄五郎), Nishimura Kankuro Masatoshi (西村勘九郎正利), Shinkurō (新九郎), Nagai Norihide (長井規秀) eta Saitō Sakondayu Toshimasa (斎藤左近大夫利政).