Saint Seiya Next Dimension

Saint Seiya Next Dimension Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga bat da, egile beraren Saint Seiyaren jarraipen ofiziala. Bertan, Hadesen sagaren ondorengo gertakizunak kontatzen dira. Bertan, Saori-Atenak jatorrizko istorioan baino paper aktiboago bat du

Saint Seiya Next Dimension
Jatorria
Egilea(k)Masami Kurumada
Argitaratze-data2006
Izenburua聖闘士星矢 NEXT DIMENSION 冥王神話
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaPanini Comics (en) Itzuli eta Akita Shoten (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaakziozko manga eta animea
Hizkuntzajaponiera
Zatiak13 liburuki
Deskribapena
Honen parte daSaint Seiya
Emanaldia
Hasiera-data2006ko apirilaren 27a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaSaint Seiya universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiaGreziar mitologia
kronologia
Saint Seiya Saint Seiya Next Dimension

Istorioa aldatu

Next Dimensionen istorioa Hadesen sagaren amaieran abiatzen da, Seiya Pegasokoak, inframunduko jainkoa hiltzera zihoanean honen partetik bihotzean ezpatakada izugarri bat jasotzen duenean. Seiya, horren ondoren, gurpildun aulkian geratzen da. Hadesen ezpataren eragina jasaten ari da, eta hiru eguneko bizitza baino ez zaio geratzen jainkoaren ezpata ikustezinak Pegasoko zaldunaren bihotza zulatu eta hil aurretik. Horretarako, Ateneak Hadesen aurkako aurreko gerra santura bidaiatzea erabakitzen du, Hadesi ezpata kendu eta hala XX. mendeko gerra santuan Seiyaren aurkako erasorik gerta ez dadin.

Shunekin batera Olinpora doa, bere ahizpa Artemisari bisita egitera eta honi denboran atzera bidaltzeko eskatzera, baina Artemisak ezin du halakorik egin eta Atenea hiltzen saiatzen da, baina Atenea babestu egiten da eta, azkenean, Artemisaren tenplutik kanpo amaitzen dute Shunek eta biek. Han, iritsi aurretik ikusi duten Hekaterekin topo egiten dute berriz, aurreko aldian elkar ikusitakotik gaztetua agertzen dena Atenearen ileari esker, eta Hekatek Cronos dagoen tokira laguntzen die. Bidean Artemisaren soldaduetako batekin topo egiten dute, eta honek Shun lurrera botatzen du gezikada batekin. Ateneak aurrera jarraitzen du, eta, berehala, Ikki Fenixekoa agertzen da eta Artemisaren soldadua garaitzen du.

Atenea, Hekaterekin batera, Cronos dagoen tokira iristen da, eta jainkosak, denboraren jainkoari aurreko gerra santuaren garaira bidaltzeko eskatzen dio, eta, azkenean, Cronosek onartu egiten du. Atenea eta Shun lorezko eskumuturreko baten bidez elkar lotzen dira eta dimentsioarteko ate hartara jauzi egiten dute. Baina, une horretan, Cronosek Atenearen telomeroekin jolasten du eta jainkosa, aurreko gerra santuaren garaira iristean, haur bat bezala iristen da, Atenearen tenpluan bertan eroriz. Aldi berean, Shun XVIII. mendeko santutegiko borroka eremuan erortzen da eta soldadu batzuk garaitu behar izaten ditu. Soldaduak garaitu ondoren Tenma Pegasokoarekin topo egiten du hantxe bertan eta une batez elkarrekin borrokatzen dute.

Honen aurretik, garaiko patriarkak Dohko eta Shion deitzen ditu, gerra santu berri bat hastear dela eta, urrezko santu mailara igoak izan direla esateko, Dohkori Librako urrezko armajantzia eta Shioni Ariesekoa emanez. Hortik gutxira Alonerekin topo egiten dute biek, Tenmaren lagun mina dena, baina baita ere, garaiko gizakirik bihotzgarbiena izateagatik Hadesek bere pertsonifikazioa izateko aukeratutakoa ere. Dohko eta Shion Alone hiltzen saiatzen dira Tenma agertzen denean Pegaso izeneko bere zaldiarekin, aldean bi upel daramatzana. Alonerekin zertan ari diren galdetzen die bi urrezko zaldunei, eta hauek Alone Hadesek bere pertsonifikazio bezala aukeratutakoa dela esaten die.

Kanpo estekak aldatu