Saint-Brieuc

Frantziako udalerria

Saint-Brieuc (bretainieraz: Sant-Brieg) Bretainiako kostaldearen ipar-erdialdean dagoen hiria eta Côtes-d'Armor departamenduko hiriburua da, bai eta Bro Sant Brieg lurralde historikoarena ere.

Saint-Brieuc
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
AlkateaHervé Guihard
Izen ofizialaSaint-Brieuc
Port-Brieuc
Posta kodea22000
Geografia
Koordenatuak48°30′49″N 2°45′37″W / 48.5136°N 2.7603°W / 48.5136; -2.7603
Map
Azalera21.88 km²
Altuera134 m eta 0 m
MugakideakPlérin, Langueux, Trégueux eta Ploufragan
Demografia
Biztanleria44.224 (2021eko urtarrilaren 1a)
58 (2020)
alt_left 23.920 (%54,1) (%46,2) 20.452 alt_right
Dentsitatea2.021,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAberystwyth, Limbe (en) Itzuli, Agia Paraskevi (en) Itzuli, Alsdorf, Goražde (en) Itzuli eta Gabes
saint-brieuc.fr

45.879 biztanle zituen 2008an. Frantsesaz gain, bretainieraz eta galoz ere mintzatzen dira.

Geografia aldatu

Izen bereko badiatik hurbil dago, itsasotik 3 km-ra.

Ekonomia aldatu

Hiritik hurbil dago portua (Port du Légué). Turismoa (hondartzak), nekazaritza eta arrantza produktuen merkataritza eta industria (metalurgia, janari industria, ontziola txikiak, ehungintza, nekazaritzako makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia aldatu

Saint-Brieuc herria galiar fraide batek 480 urtearen inguruan sortu zuen monasterio baten inguruan hazi zen. 1220an apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta Guillaume Pinchon apezpikuak katedrala eraiki zuen XIII mendean. 1355ean sute handi batek hiria suntsitu zuen, bai eta katedralaren koroa ere. Berreraikitzean katedral-gotorleku itxura hartu zuen, hiriak jasaten zituen eraso ugarietan herritarren babesa hartu zezaten.

Arturo II.a Bretainiako Dukeak Bro Sant Brieg edo Penteur lurralde historikoa eratu zuen Saint-Brieuc hiriaren inguruan.

Ondasun nabarmenak aldatu

Aipagarriak dira XIV-XV. mendeetako Saint-Étienne katedrala (XVIII. mendean berritua), apezpikutegia eta etxe zaharrak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu


Erreferentziak aldatu