Sagunto[1][2] (valentzieraz Sagunt, gaztelaniaz Sagunto) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Camp de Morvedre eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua eta probintziako laugarren hiririk populatuena da. Bere izen historikoa, Morvedre, eskualdeari eman izan zaio.

Sagunto
Sagunt
Morvedre (Historical)
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakCamp de Morvedre
AlkateaDarío Moreno Lerga
Izen ofizialaSagunto
Sagunt
Jatorrizko izenaSagunt
Morvedre (Historical)
Posta kodea46500 eta 46520
INEk ezarritako kodea46220
HerriburuaSagunto (city) (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°40′35″N 0°16′24″W / 39.676388888889°N 0.27333333333333°W / 39.676388888889; -0.27333333333333
Map
Azalera132 km²
Altuera49 m
MugakideakAlbalat dels Tarongers, Alfara de la Baronia, Algar de Palància, Algímia d'Alfara, Almenara, Benavites, Benifairó de les Valls, Canet d'en Berenguer, Estivella, Faura, Fondeguilla, Gilet, Nàquera, Petrés, El Puig, Puçol, Quart de les Valls, Quartell, Soneja, Torres Torres eta La Vall d'Uixó
Demografia
Biztanleria70.128 (2023)
2.062 (2022)
alt_left 33.774 (%48,2) (%46,2) 32.366 alt_right
Dentsitatea531,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakMillau, Cecina eta Zante
MatrikulaV
Hizkuntza ofizialakatalan
sagunt.es

63.359 biztanle zituen 2007an. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago.

Altzairugintza izan da ekonomia-jarduera nagusia baina 1983. urtean itxi zuten altzairu-lantegia. Fruituak (laranjak, limoiak) eta mineralak (ikatza) esportatzen dira portutik. Iberiako hiri zaharra da, eta antzinako monumentuak ugariak dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko antzokia, zirkua eta hilerria, harresiak, XIV-XV. mendeetako Santa Maria eliza gotikoa eta hiriko museoa.

Historia aldatu

Iberiar leinu batek sortutako hiria da, eta haraino heldu ziren greziar merkatariak. K.a. 219. urtean, Erromaren aliatua zenean, Hanibal buru zuten kartagotarrek setiatu eta hartu zuten (Bigarren Gerra Punikoaren hasiera). Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 214an, eta oparotasun handia izan zuen hiriak. Bisigodoen, bizantziarren eta musulmanen esku egon ondoren, Jakue I.ak konkistatu zuen (1248). 1874. urtean, Alfontso XII.a egin zuten errege hiri horretan, eta hurrengo urtean hiri-gutuna jaso zuen erregearen eskutik.

Kirolak aldatu

Balonmano Sagunto taldea Espainiako emakumezkoen eskubaloian palmaresik handiena izan duen taldea da. 27 liga eta 20 kopa irabazteaz gain 1997an Europako Kopa eta Superkopa eskuratu zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).. Euskaltzaindiak herri honen kasuan Katalan Herrietarako duen irizpidea bete gabe utzi duela dirudi, gainontzeko toponimoetan (ikus zerrendan Alacant, Elx, Eivissa...) valentzierazko izena lehenesten baitu; beste aldetik, aipatu kasuetan agertzen den "Bertako izenak" datua ez da agertzen Saguntoren kasuan.

Kanpo estekak aldatu