Saguenay–Lac-Saint-Jean

Le Saguenay–Lac-Saint-Jean Quebeceko eskualde administratiboa da. 02 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta bandera duen Quebeceko eskualde bakarra da. Hiri nagusia 2002ko Quebeceko udalerrien fusioen barruan Chicoutimi, Jonquière eta beste batzuen batasunaz sortutako Saguenay da. Batzuetan ofiziala ez den Sagamie izena ematen zaio, Saguenay eta Piékouagami -Saint-Jean aintzira- leku izenekin osatutako neotoponimoa.

Saguenay–Lac-Saint-Jean
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaSaguenay
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak49°52′N 71°45′W / 49.87°N 71.75°W / 49.87; -71.75
Azalera95.893 km²
MugakideakMauricie, Nord-du-Québec eta Capitale-Nationale
Demografia
Biztanleria275.552 (2021)
−1.383 (2020)
Dentsitatea2,87 bizt/km²
saguenaylacsaintjean.gouv.qc.ca

4 "Eskualdeko konderriko udalerritan" (municipalités régionales de comté, MRC) eta 49 udalerritan banatuta dago; 95 893 km²ko azalerarekin Quebeceko eskualde administratiboen artean hirugarren handiena da baina bere 274.919 (2008) biztanleen gehiengo handia oso lur-eremu mugatuan bizi da.

Geografia aldatu

 
Saguenayko fiordoa Cap Trinitétik.

Eskualdeari izena ematen dioten bi elementuek markatzen dute Saguenay–Lac-Saint-Jeaneko geografia, populazioaren gehiengoa bizi den eremukoa bederen.

Saguenay San Laurendi ibaiaren adar nagusietakoa da eta ibaiadarren artean bigarren arroa, Outaouais ibaiaren atzetik; eskualdearen bihotza dela esan daiteke. Saint-Jean aintziran (innueraz Pekuakami deitzen diote) hasten da bere ibilbidea, laku horretara bere urak isurtzen dituzten ibai guztien batuketaz. Aintziraren ingurumariak lauak dira. Hortik behera eskualdeko hiri handienetatik pasatzen da: lehen Almatik eta gero bere izena eman zaion hiriburutik. Beti ere mendebaldetik ekialderako norabidean, Saguenay hiria osatu duten udalerri-ohien artean garrantzitsuena den Chicoutimi gainditu eta gero asko zabaltzen da eta Saguenayko fiordoa sortzen du; hegoaldeen dagoen munduko fiordotzat jotzen da eta bere urak zuzenean itsasoratzen ez dituen bakanetakoa da[1].

Mugakideak aldatu

Bere auzokide guztiak Quebeceko beste eskualde administratibo batzuk dira:

Historia aldatu

Europarrak baino lehenagoko biztanleak innu herrikoak izan ziren; San Laurendi ibaiaren estuariotik hegoaldera bizi ziren herriekin tratuan aritzen ziren.

Ipar Amerikako frantsesen kokaleku zaharrenen artean Tadoussac dago, Saguenay ibaiaren bokalean; administrazio aldetik Côte-Nord eskualdean kokatu duten Tadoussac frantsesen eta bakailaoa eta baleak arrantzatzera joandako euskaldunen arteko topalekua izan zen 1560-1600 aldian[2]. Eskualde honetaz frantses zein britainiarrek zuten interesa animalien azalen trafikoarekin hasi zen XVII. eta XVIII. mendean. Hala ere kolonizazioa batez ere XIX. mendean garatu zen.

Zerrategiak eta papergintza izan ziren XX. mendearen hasieran eskualdearen motoreak. 1920ko hamarkadan urtegiak eraiki ziren ibai nagusietan energia elektrikoa ekoizteko eta horren ondorioz aluminio lantegiak ezarri ziren. Eskualdea Quebeceko industria gune inportantea bilakatu zen.

Demografia aldatu

 
Saguenay–Lac-Saint-Jeaneko hiri eta herri nagusietako kokapena.
  • Biztanleria: 274.919 (2008)
  • Azalera: 95.893 km²
  • Dentsitatea: 2,9 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 9,5 (2004)
  • Heriotza-tasa: ‰ 7,5 (2003)[3]

Saguenay-Lac-Saint-Jeaneko biztanleria administrazio aldetik udalerritan antolatutako espazioan ia erabat kontzentratuta dago, hau da eskualdearen azaleraren % 11 suposatzen duten Saguenay ibaiaren eta Saint-Jean aintziraren inguruetan. 2008an 274.919 biztanleen % 53 eskualdeburuan bizi ziren, % 11 Alman, % 5 Dolbeau-Mistassini eta % 4na Saint-Félicienen eta Robervalen.

Eskualdean quebectarren % 3,8 bizi dira[4].

Hizkuntzak aldatu

Eskualdeko frantsesak nortasun handia du Quebeceko hizkeren artean.

Jatorriko herriak aldatu

Innu (Ilnu, Montagnais-Naskapi) herriak bere lurraldeari Nitassinan deitzen dio eta orain biztanle aldetik europarren gehiengo erabatekoa duen eskualde hau jatorriko herri honen lurraldearen barruan dago. Egun innu komunitate gehienak Côte-Norden eta Labradorren (Ternua eta Labrador) daude eta bakarra geratzen da Saguenay–Lac-Saint-Jeanen: Mashteuiatsh, Saint-Jean aintziraren ertzean[5].

Banaketa administratiboa aldatu

Eskualdeko konderriko udalerriak (MRC) aldatu

Lau MRCtan banatuta dago; MRCa eta hiriburua:

MRCren baliokidea den udalerria aldatu

MRCtik kanpoko udalerri autoktonoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Fjord du Saguenay[Betiko hautsitako esteka] Kanadiar entziklopedian.
  2. Victor Tremblay: Histoire du Saguenay depuis les origines jusqu'à 1870, 1938 (lehen edizioa), 1968.
  3. Quebeceko estatistika institutua.
  4. Eskualdeko demografia Quebeceko estatistika institutuan.
  5. Mashteuiatsheko museoaren webgunea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu