Safo (antzinako grezieraz: Σαπφώ, Psappho; Lesbos, K.a. 630 aldean - Leukada, K.a. 570 aldean) greziar olerkaria izan zen. Saforen poesian sentimenduak dira osagai nagusiak, eta maitasuna eta edertasuna dira lantzen dituen gai ia bakarrak. Haren artea iluna, eta batez ere, egiazalea da. Bere lanetan ez dago ia deskripziorik; txoriak, loreak edo ilargia aipatzea nahikoa da giro poetikoa sortzeko. Safo homosexuala omen zen -neskei eskainiak dira maitasunezko poemak-; hala, Lesbosetik dator lesbiana hitza.

Safo

Bizitza
JaiotzaLesbos, Eresos (en) Itzuli eta Mytilene (en) ItzuliK.a. 630 aldean
HerrialdeaMytilene
BizilekuaAntzinako Sirakusa
Mitilene
Lesbos
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaLeukadaK.a. 570 aldean ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikagilea, autorea eta idazlea
Lan nabarmenak

Musicbrainz: aa987704-922c-448f-9268-6231e552ee8a Songkick: 1999940 Discogs: 640438 IMSLP: Category:Sappho Find a Grave: 10754953 Edit the value on Wikidata

Antzinako iturriak aldatu

 
Hidria Saforen margoa (K.a. 510 inguru) , gaur egun Varsoviako Museo Nazionalean

Saforen bizitzari buruzko hiru informazio iturri daude: bere testigantzak, bere garaiko historia eta bere poesiatik atera daitekeena –nahiz eta jakintsuak zuhur jokatzen duten poesia iturri biografiko gisa irakurtzerakoan[1]

Testimonia antzinako ikerketetako arte termino bat da, autore klasikoen biografia eta literatur erreferentzia klasikoen bildumak aipatzen dituena. Safori buruzko testimoniek ez dute Saforen garaikideko erreferentziarik[oh 1][2]. Testimonienen agertzen diren Saforen bizitzaren irudikapenak beti ebaluatu behar dira zehaztasuna dela eta, horietako asko, zalantzarik gabe, zuzenak ez direlako[3][4]. Testimoniak antzinatean Saforen poesia nola jaso zen jakiteko iturri ere badira[5].Testimonianen aipatzen diren xehetasun batzuk Saforen poesiatik eratorritakoak dira, eta hori interes handikoa da, batez ere, kontuan edukita testimonia, irakurleen kasuan, Saforen poesia gaur egun baino gehiago zegoenean sortu zela[5][6].

Bizitza aldatu

Gauza gutxi dakigu Saforen bizitzari buruz, zeinaren 650 bertso bakarrik gordetzen diren. Asia Txikiko itsasbazterraren ondoko Lesbos uhartean sortu zen, K.a. 620 aldean, eskualdean kultura loraldi handia izan zen garaian. Jaiotiria Mitilene edo Eresos izan zitekeela uste da[7]. Familia aristokrata bateko alaba zen, eta uharteko politikagintzan parte hartu zuen. Politika gorabeherak zirela eta, Siziliara erbesteratu zuten K.a. 593an. Lesbosa itzuli zenean dantza, musika eta gimnasia ere irakasten zen literatura eskola bat sortu zuen, Musen Zerbitzarien Etxea izenekoa, neskez osatua. Han, besteak beste, poesia errezitatzen, abesten eta lorezko koroak eta zintzilikariak egiten ikasten zuten. Neska haietako batzuekin zituen harremanak nabariak dira bere bertsoetan, eta eskandalugarriak gertatu ziren antzinatean. Hala, Lesbosetik dator lesbiana hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko. Beti ere, amodioko kontu hauek Saforen bizitzari buruzko zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sorrarazi zituzten.

Berak idatzitako poema batetik, Safo eta Faonen elezaharra sortu zen: Faon Lesbosko mutil eder bat zen, Afrodita jainkosa bera maitemindu zuena. Safo ere liluraturik gelditu zen gazte haren edertasunarekin, eta behin eta berriz saiatu zen hura bereganatzen. Arrakastarik izan ez zuenez gero, Leukadako itsasmuinora igo eta bere burua itsasora bota zuen[8]. Ovidiok, latindar poetak, ezagutzera eman zuen elezahar hau. XIX. mendeko margolariek ere, zabaldu zuten Saforen irudi erromantiko eta alegiazko hori, ile luzearekin eta harkaitzean bermatua.

Olerkigintza aldatu

 
Safo Leukadan, Gustave Moreauren margoa

Saforen poemak aintzat hartuak izan ziren antzinatean, eta poeta askorentzako inspirazio iturria izan ziren. K.a. V. mendeko Atenasen ezagutu eta errezitatzen ziren. Antzinako Erroman ere, ospe handia izan zuten; besteak beste, Katulo, Horazio eta Ovidiok itzuli zituzten, eta poetaren bustoak zeuden (Zizeronek Gaio Verres, Siziliako gobernari ustela, Saforen busto bat lapurtzeaz akusatu zuen[9]).

Bederatzi liburuki idatzi zituen, oda, epitalamio eta eztei-kantuz —ezkongaien lagunek ezteietan bat-batean asmatzen zituzten kantuen egokitzapenak— osatuak, baina zati batzuk besterik ez dira gureganaino iritsi. Aipagarriena Afroditari eskainitako oda da, osorik iraun duena[10]. Eoliera deitutako dialekto grekoan idazten zuen. Molde metriko bat ere asmatu zuen: estrofa safikoa. Saforen gairik gogokoena maite grina da. Bere poemetan era askean hitz egiten du amodioaz, apaindurarik gabe, gizakiaz nagusitzen den indar irrazional bat bezala, eta forma ezberdinaz (jeloskortasuna edo desira) agertzen dena. Greziar poesia arkaikoan ez-ohikoa den zinezkotasunarekin idazten du, irakurlearekin bat egitea lortuz.

2004. urtean, K.a. III. mendeko papiro batzuetan aurkitutako Saforen bi poema argitaratu ziren. Artean ezezagunak ziren olerki hauetako batean, Safo denboraren joanaz kexatzen da, zahartasunak bere gorputzean utzi dituen ondorioak deskribatuz. Titonoren mitoa erabiliz, gazte irautea ez hiltzea baino funtsezkoagoa dela azaltzen du. Titono, hilezkorra eta beti gaztea zen Auroraz maitemindu zen. Orduan, jainkoei hilezkor bihurtzeko eskatu zien, baina betirako gaztetasuna eskatzea ahaztu zitzaion. Horren ondorioz, Titono betirako zaharra da, hilkezkorra den arren, beti zahartuz joaten da. Safori antzeko zerbait gertatzen zaio: bera gero eta zaharragoa den bitartean, haren ikasleek beti adin bera dute. Hori dela eta, Titonorekin bat egiten du[11].

2014an Dirk Obbink papirologoak Saforen beste bi olerki berri argitaratu zituen, Anaien poema eta Kyprisen poema, Oxirrinkoko Papiroetan atzemandakoak[12].

Irudi galeria aldatu

Oharrak aldatu

  1. Testimonia artean, zaharrenak Safo irudikatzen duten lau loreontzi-pintura atikoa dira, K.a. VI. mendearen amaiera eta V. mendea

Erreferentziak aldatu

  1. Rayor, Diane; Lardinois, André (2014). Sappho: A New Translation of the Complete Works. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-1-107-02359-8.
  2. Barnstone, Willis, ed. (2009). The Complete Poems of Sappho. Shambhala Publications. ISBN 9780834822009.
  3. Winkler, John J. (1990). The Constraints of Desire: The Anthropology of Sex and Gender in Ancient Greece. New York: Routledge. ISBN 0415901235
  4. Parker, Holt (1993). "Sappho Schoolmistress". Transactions of the American Philological Association. 123
  5. a b Rayor, Diane; Lardinois, André (2014). Sappho: A New Translation of the Complete Works. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-1-107-02359-8
  6. Campbell, D. A., ed. (1982). Greek Lyric 1: Sappho and Alcaeus (Loeb Classical Library No. 142). Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press. ISBN 0-674-99157-5
  7. Sappho. Poetryfoundation.org.
  8. Squiripa, Anabella. La leyenda de Faón y Safo. Sobregrecia.com.
  9. Rosenmeyer, Patricia A.. From Syracuse to Rome: The Travails of Silanion's Sappho. in: Transactions of the American Philological Association, Volume 137, Number 2, Autumn 2007. muse.jhu.edu.[Betiko hautsitako esteka]
  10. Safo. in: El poder de la palabra. epdlp.com.
  11. Santamaría, Marco Antonio. La suerte de Titono. En torno al nuevo poema de Safo sobre la vejez. in: Mvnvs Qvaesitvm Meritis. Homenaje a Carmen Codoñer. Acta Salmaticensia, academia.edu.
  12. Romm, James. Scholars Discover New Poems from Ancient Greek Poetess Sappho. in: Mvnvs Qvaesitvm Meritis. Homenaje a Carmen Codoñer. The Daily Beast, thedailybeast.com.

Kanpo estekak aldatu

  • Euskarari ekarriak: Safo Ekarriak.armiarma.eus
  • Safo, Poesia guztia, itz.: Maite López Las Heras (2020), Balea Zuria, {{ISBN|978-84-121051-1-7}}