Sabino Bidegain Arteaga (gaztelaniaz: Sabino Videgain) (Iruñea, 1875eko urriaren 29a-Madril, 1959ko apirilaren 24a) nafar militar frankista izan zen. Nafarroako errepresioan parte zuzena hartu zuen.

Sabino Bidegain
Bizitza
JaiotzaIruñea1875eko urriaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1959ko apirilaren 24a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Espainia-Estatu Batuak Gerra

Biografia aldatu

Militar ikasketak egin zituen eta Kubakon zein Rifeko gerran parte hartu zuen. Espainiako armadak, bestetik, kondekorazio ugari eman zizkion. Frankistek estatu kolpea eman zutenean Iruñean bere burua bolondres gisa aurkeztu zuen. Iruñeko gaueko zerbitzuen burua eta gerra-epaiketa askotan presidente gisa aritu zen. Halaber, bi kontzentrazio-esparruetan burua izan zen: Iruñeako Ospitale Zaharrean eta Mercedekoan. Espainiako Gerra Zibila bukatu ondorengo epaitegi berezietan ere hartu zuen parte.[1] 1938an, bestetik, Iruñeko behin-behineko Alferezen Militar Akademia antolatu zuen[2] eta haren burua izan zen. Koronel graduarekin erretreta hartu zuen 1955ean. Nafarroan frankistek errepublikazaleen aurka aurrera eraman zuten errepresioaren protagonista bat izan zen.

Bibliografia aldatu

  • López Bausela, José Ramón: "Exequias en Pamplona del magisterio republicano: los orígenes del sistema educativo franquista (II)". Huarte de San Juan. Geografía e Historia, 14, 153-233 or.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu