S Antliae (S Ant / HD 82610 / HR 3798) Antlia (makina neumatikoa) konstelazioko izar aldakor bat da, Pyxis konstelazioaren mugatik gertu dagoena. Gure eguzki-sistematik 245 argi-urteko distantziara dago.

S Antliae
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Antlia
Igoera zuzena 09h 32m 18.3863s
Deklinazioa −28° 37′ 39.97″
Itxurazko magnitudea (V)6.43
Ezaugarriak
Mota espektralaA9V
B−V kolore indizea0.33
Aldakor motaIzar binario W UMa
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)15 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -88.84 mas/u
Dec.: 43.79 mas/u
Paralajea (π)13.30 ± 0.71 mas
Distantzia250 ± 10 au
(75 ± 4 pc)
Magnitude absolutua (MV)6.75
Zehaztasunak
Masa3.1 M
Erradioa2.1 R
Argitasuna40 L
Tenperatura7,500–10,000 K
Beste izendapenak
CD-28° 7373, HD 82610, SAO 177619, HIP 46810, HR 3798.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

S Antliae A7V edo A9V espektro motako kontaktuzko izar bitar bat da. Mota honetako gertuko izar bitarretan, elkarren arteko hurbiltasuna dela eta, bi izarrek euren kanpoaldeko gas geruzak konpartitzen dituzte. Hala ere, S Antliaeren gainkontaktu maila (%9) txikia da mota honetako beste izar bitar batzuekin alderatuz gero. Sistema honen orbita periodoa 0,6483 egunekoa (15,56 ordu) da. W Ursae Majoris izar aldakor bezala sailkatua, bere dizdira +6,40 eta +6,92ko itxurazko magnitudeen artean aldatzen da.

Bi osagaien masen arteko erlazioa, q, 0,87koa da, euren tenperaturak, hurrenez hurren, 7800 eta 7340 kelvinekoak direlarik. Sistema honen argitasun bateratua gure eguzkiarena baino 13 aldiz handiagoa da, eta bere metaltasuna gure eguzkiarenaren %60koa da. Bere adina 1500 milioi urtetan estimatzen da.

Kanpo estekak aldatu