SMED ingelerazko Single Minute Exchange of Die-en akronimoa da, eta makinetan aldaketa denborak murrizteko teknikak biltzen dituen sistema da.

Azken pieza ona egin eta lote berriko lehena egin bitarteko denborari deitzen zaio aldaketa denbora. Denbora tarte hortan muntaiak, doikuntzak, garbiketak eta martxan jartzeko eragiketak daude barne.

Eragiketak aldatu

Eragiketa hauek bi taldetan sailka daitezke:

Kanpo eragiketak aldatu

Makinak martxan diharduen bitartean burutu daitezkeen eragiketa guztiei deritze, hala nola:

  • Tresneria, pieza eta materialak bilatu eta hurbilketa.
  • Ikuskapen eta dokumentazioa.
  • Kanpo doikuntza eta muntaiak.

Barne eragiketak aldatu

Nahitaez makina geldi dagoelarik egin behar diren ekintza horiek dira, hala nola:

  • Tresneri eta osagaien muntai eta desmuntaketak.
  • Makinen programa aldaketak.
  • Makina barruko aldaketa guztiak.

Ekintzak aldatu

Eragiketa hauek definitu ondoren honakoak liratezke denbora murrizteko ekintzak. Ekintzak hiru taldetan daude sailkatuta:

Antolakuntza hobekuntzak aldatu

  • Beharrezkoak ez diren eragiketa guztiak desagertaraztea.
  • Ahal den neurrian barne eragiketak kanpo eragiketa bihurtu.
  • Langile gehiago erabili aldaketetan, paralelo lan egin dezaten.
  • Aldaketa prozeduren estandarizazioa.
  • Langilegoaren formakuntza, mantenu-sailekoenganako dependentzia txikiagoa izan dezaten.
  • Tresna eta osagaien kokapen eta hurbilketa

Hobekuntza funtzionalak aldatu

  • Erabiliko diren erraminten estandarizazio eta optimizazioa.
  • Ordezkapeneko piezen gutxitzea.
  • Produktuaren prozesu edo diseinuaren aldaketak.

Hobekuntza teknikoak aldatu

  • Tresneria hobetzea.
  • Doikuntzen desagertaraztea.
  • Lotura azkarreko sistemak.
  • Automatizazioak.

Kanpo estekak aldatu