SI aurrizkiak bere multiploak eta azpimultiploak izendatzeko Nazioarteko Unitate Sistemaren (SI, frantsesezko Système International d'unités) edozein unitateri jarri ahal zaizkion aurrizkiak dira.

Horrelako aurrizki guztiak ez dira SIarenak bakarrik. SIaren aurrizki asko, baita eginkizun horretarako aurrizkiak erabiltzeko ideia bera ere, 1960an SIa indarrean sartu baino aurreagokoak dira; beraz egoki asko erabiltzen dira SIarenak ez diren beste unitate askorekin ere.

SI sistemarenak diren aldetik Bureau International des Poids et Mesures erakundeak finkatzen ditu ofizialki aurrizki horiek.

Ikuspegi orokorra aldatu

Esate baterako, kilo aurrizkiak milarekin biderkatzen du, beraz kilometro bat 1.000 metro da, eta kilowatt bat 1.000 watt da. mili aurrizkiak milaz zatikatzen du; beraz milimetro bat metro baten milaren bat da (1.000 milimetro behar dira metro bat osatzeko), eta mililitro bat litro baten milaren bat da. Aurrizki berberak SIaren edozein unitateri jartzeko abilidadea SIaren sendotasunen bat da, horrek sistema ikastea eta erabiltzea asko errazten du eta.

SI aurrizkiak
10n Aurrizkia Sinboloa Eskala laburra Eskala luzea Baliokide hamartarra
1024 yotta Y Septilioi Kuadrilioi 1 000 000 000 000 000 000 000 000
1021 zetta Z Sextilioi Triliar (mila trilioi) 1 000 000 000 000 000 000 000
1018 exa E Kintilioi Trilioi 1 000 000 000 000 000 000
1015 peta P Kuadrilioi Biliar (mila bilioi) 1 000 000 000 000 000
1012 tera T Trilioi Bilioi 1 000 000 000 000
109 giga G Bilioi Miliar (mila milioi) 1 000 000 000
106 mega M Milioi 1 000 000
103 kilo k Mila 1 000
102 hekto h Ehun 100
101 deka da Hamar 10
100 ezer ez ezer ez Bat 1
10−1 dezi d Hamarren 0,1
10−2 zenti c Ehunen 0,01
10−3 mili m Milaren 0,001
10−6 mikro µ Milioiren 0,000 001
10−9 nano n Bilioiren Miliarren 0,000 000 001
10−12 piko p Trilioiren Bilioiren 0,000 000 000 001
10−15 femto f Kadrilioiren Biliarren 0,000 000 000 000 001
10−18 atto a Kintilioiren Trilioiren 0,000 000 000 000 000 001
10−21 zepto z Sextilioiren Triliarren 0,000 000 000 000 000 000 001
10−24 jokto y Septilioiren Kadrilioiren 0,000 000 000 000 000 000 000 001

Ereduak:

  • 5 cm = 5 × 10−2 m = 5 × 0,01 m = 0,05 m
  • 3 MW = 3 × 106 W = 3 × 1.000.000 W = 3.000.000 W

Aurrizkiak ezin dira bata bestearen ondoan jarri: esate baterako 10−9 metro 1 nm idatzi behar da, ez 1 mµm.

Aurrizkiak beti berretzaileak baino lehenago hartu behar dira kontuan; beraz "km²" kilometro karratua esan gura du eta ez kilo–metro karratua. Esate baterako, 3 km² 3.000.000 m² dira eta ez 3.000 m² (ezta to 9.000.000 m² ere). Hau da, SI aurrizkiek milako ordez milioi bateko biderkagaien urratsak eskaintzen dituzte 2 berretzailearen kasuan, miliarrekoak 3 berretzailearenean, eta abar. Horren ondorioz litekeena da zenbaki handiak erabili behar izatea, aurrizki guztiak erabiltzen badira ere.

Berretzailea hiruaren multiploa duten aurrizkiak hobesten dira. Horregatik hobe da "100 m" erabiltzea "1 hm" baino. Salbuespen nabarmenak hurrengoak dira: zentimetroa, hektarea (hekto-area), zentilitroa, dezimetro kubikoa (litro baten baliokidea), hektopaskala, eta dezibela (bel baten hamarrena). myria- eta myrio- aurrizki zaharkituak SIa 1960an indarrean sartu baino lehenago baztertu ziren; ziur aski besteen eredua ondo ez jarraitzeagatik, eurentzako sinbolo egokiak ez egoteagatik (M, m eta µ ordurako erabiliak ziren) eta gutxi erabiliak izateagatik.

mikromicrofarads (pikofarads), hektokilometroak (100 kilometro), milimikrak edo mikromilimetroak (biak nanometroak) eta horren antzeko aurrizki bikoitzak SIa indarrean sartzearekin batera baztertu ziren.

Kilogramoa da SI sistemaren oinarrizko unitate guztien artean aurrizkia daraman bakarra. Benetako objektu baten masa da. Gramoa objektu horren masaren milarena (1/1000) da.

Hasiera batean legezkoak badira ere, aurrizki eta kantitate arteko konbinazio gehienak gutxitan erabiltzen dira, baita zientzia eta ingeniaritza alorretan ere:

  • Masa: hektogramoa, gramoa, miligramoa, mikrogramoa eta unitate txikiagoak sarri erabiltzen dira. Megagramoa eta handiagoak, alderantziz, gutxitan; tonak edo notazio zientifikoa erabiltzen dira horren ordez. Batzuetan megagramoa tona metrikoak eta beste tona ez metrikoak bereizteko erabiltzen da.
  • Bolumena litrotan: litroa, dezilitroa, zentilitroa, mililitroa, mikrolitroa eta unitate txikiagoak maiz erabiltzen dira. Bolumen handiagoak batzuetan hektolitrotan ematen dira; ostantzean metro kubikotan edo kilometro kubikotan; baita hektometro kubikotan ere.
  • Luzera: kilometroa, metroa, dezimetroa, zentimetroa, milimetroa, eta unitate txikiagoak askotan erabiltzen dira. Megametroa, gigametroa, eta handiagoak gutxitan.Unitate astronomikoa, argi-urtea eta parseca sarritan erabiltzen dira; unitate astronomikoa SIaren araudian SIarena ez de unitate onargarria legez aipatzen da.
  • Denbora: segundoa, milisegundoa, mikrosegundoa, eta unitate txikiagoak ohikoak dira. Kilosegundo eta megasegundoa ere noizbehinka erabiltzen dira, nahiz eta honen luzeak edo luzeagoak diren denboretako notazio zientifikoa edo minutuak, orduak eta antzeko unitateak ohikoagoak dira.

Erresuma Batua, Irlanda, Australia eta Zeelanda Berrian zenbakiak izendatzeko lehen eskala luzea erabiltzen bazuten ere, orain gero eta gehiago erabiltzen dute eskala laburra. Kontuan hartu, batez ere, milioi batetik gorantz eta milioiren batetik beherantz izen berberak esanahi ezberdinak dituztela bi sistemetan, horregatik bilioi eta trilioi (esate baterako) erabiltzea zalantzazkoa suerta daiteke nazioartean. SIaren aurrizkiak erabiltzea arazo hau gainditzeko bidea izan daiteke.

Erabilera SIaren kanpo aldatu

"k" sinboloa milaren multiploak izendatzeko erabiltzen da sarritan, beraz "40K soldata"z (40,000 eurokoa), edo 2K urteko arazoaz idatz daiteke. Kontuan izan kasu hauetan sarri K larria erabiltzen dela, nahiz eta K larria erabiltzea dagoen ondo SIaren arauen arabera. Sinbolo hau kibi aurrizki bitarra (210 = 1024) adierazteko ere erabili ohi da.

SIarenak ez diren unitateak aldatu

  • Aurrizkiak bazeuden 1790en hamarkadan, sistema metrikoa indarrean jarri zenean, 1960an SIa indarrean jarri baina askoz lehenago. Aurrizkiak (SIa indarrean sartu eta geroago sortuak barne) edozein unitaterekin erabiltzen dira, baita SIarenak ez direnekin ere (e.b. milidyne).
  • SI aurrizkiak oso gutxitan agertzen dira sistema anglosaxoien unitateekin batera, kasu berezi batzuetan bakarrik (e.b. microinches, kilofeet).
  • Aurrizki hauek eremu berezietan erabilitako unitate bereziekin ere erabiltzen dira (e.b. megaelectronvolts, gigaparsecs).
  • Noizbehinka diru unitateekin ere erabiltzen dira (e.b., gigadolar), gehien bat zientzian erabilitako aurrizkiekin ohituta daudenen agirietan.

Informatika aldatu

"k" eta handiagoak diren aurrizkiak ohikoak dira konputagailuen eremuan, bit eta byte motako informazio eta biltegiratze unitateei jarriz. 210 = 1024, eta 103 = 1000 direnez SI aurrizkiak (larr-)erabiliak izan dira aurrizki bitar legez, hurrengo lerrotan ikusten den eran.

k
= 210 = 1,024
M
= 220 = 1,048,576
G
= 230 = 1,073,741,824
T
= 240 = 1,099,511,627,776
P
= 250 = 1,125,899,906,842,624.

Hala eta guztiz, aurrizki hauek mantendu ohi dute 1.000ren berreturen esanahia datuak transmititzeko lastertasunak adierazteko erabiltzen direnean (bit kopuruak): 10 Mbit/s Ethernetak 10,000,000 bit/s garraiatzeko gai da, ez 10,485,760 bit/s. Arazoa okerragoa da bit eta byte informazio unitateak SIren unitateak ez izateagatik, SIan bit, byte, zortzikote, baud edo ikur kopurua hertzetan emango lirateke. Argiagoa bada ere bitarentzat "bit" erabili eta byterentzat "b", askotan erabiltzen da "b" bitarentzat eta "B" byterentzat. (SIan, B bel unitatearen ikurra da)

Hori dela eta, Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoak (International Electrotechnical Commission IEC) aurrizki bitar berriak hautatu zituen 1998an, aurrizki hamartarren lehenengo silabaren atzean 'bi'.jarriz atonduak (Sinbolo bitarra sinbolo hamartarra gehi 'i' izanik). Beraz, orain, kilobyte bat (1 kB) 1.000 byte da, eta kibibyte bat (1 KiB) 210 = 1.024 byte. Era berean mebi (Mi; 220), gibi (Gi; 230), tebi (Ti; 240), pebi (Pi; 250), eta exbi (Ei; 260). IECaren estandarrak horretaz ezer esaten ez badu ere, jarraiera erraz luza daiteke zebi (Zi; 270) eta yobi (Yi; 280)etara ere. Orain arte, ez dira askotan erabili aurrizki berri hauek.

Proposatutako emendakinak aldatu

Atzera jarraituz alfabetoan, zetta eta yotta ondoren, hurrengo zenbaki handientzako proposamenen artean xenta eta xona daude (beste batzuen artean), azken hau latinetik eratorritako nona- zenbaki-aurrizkiaren eraldapena; hurrengo zenbaki txikientzako proposamena ere "x" baten bidez hasiko litzateke.

Aurrizkiak laburtzeko araua mantenduz (latindar alfabetoaren letra larriak kantitate handientzako eta letra txikiak kantitate txikientzako), izen osoan adostasunik ez badago ere, anbiguotasun barik hurrengo aurrizki sinboloak erabil litezke: X, W, V, x, w, v. Hurrenkera horren hurrengo kantitate txikien aurrizkiaren sinboloa "u" litzateke, (ISO 2955)an onartutako "µ"ren ordezkapena, "mikro"ren sinboloa.

Hala ere, ofizialak diren aurrizki batzuk ere ez dituzte ulertzen irakurle guztiek, eta askoz gutxiago euren estrapolazioak; beraz, norberentzat idazten den ez bezala, komenigarria da azalpen bat ematea artikulu batean erabiliz gero.

Beste proposamen bat xenta/xona-rentzat novetta da, italierako nove hitzetik. Baina proposamen honek ez du hartzen kontuan hurrenkera alfabetikoa.

Badaude ikurren harmonizazioa aurrerago eramateko proposamenak ere. Haien arabera deka, hekto eta kilo aurrizkien sinboloak "da", "h" eta "k" izan barik "D" edo "Da", "H" eta "K" izan beharko lukete hurrenez hurren. Era berean badaude 10±3·n eskeman sartzen ez diren aurrizkiak, hau da hekto, deka, dezi eta zenti, kendu behar direla esaten dutenak. CGPMak oraingoz atzeratu du gai bi honetaz erabakiak hartzeko abagunea.

Konpondu bagako kontua (eta behar bada konponezina) aurrizkiak ±1 ez diren berretzaileko unitateekin erabiltzearena da. Aurrizkia beti hartzen da kontuan berretzailea baino lehenago eta, esate baterako, horregatik, bolumenak neurtzerakoan oraindino litroa erabiltzen da, metro kubiko baten milarena (0.001 m³) edo dezimetro kubiko bat (1 dm³) dena, erosoago badirudi ere "mili metro kubiko bat" ("1 m(m³)")deitzeko aukera izatea — milimetro kubiko bat (mm³) metro kubiko baten miliarrena da.

Erreferentziak aldatu

Artikulu honen bertsio ingelesa Free On-line Dictionary of Computingean idatzitakoan oinarritu zen, Wikipedia artikulu horren lizentziaduna zen GFDL lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu