Sławomir Stanisław Szkredka[1] (Czechowice-Dziedzice, 1974ko maiatzaren 12a) poloniar-estatubatuar elizgizona da. 2023an Los Angelesko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Sławomir Szkredka
Bizitza
JaiotzaCzechowice-Dziedzice (en) Itzuli1974ko maiatzaren 12a (49 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

Krakoviako Artxidiozesiako Apaizgaitegi Nagusian ikasi zuen. Urte batzuk igaro ondoren Ameriketako Estatu Batuetara bidali zuten ikasketak egitera. Han filosofia eta teologia ikasi zituen Orchard Lakeko San Zirilo eta San Metodio apaizgaitegian eta 2002ko urtarrilaren 12an apaiztu zen Los Angelesko artxidiozesian. Parrokietan aritu zen hainbat urtez eta 2008an Biblia Eliz Institutuan hasi zen ikasten. 2015ean artxidiozesiara itzuli zen eta irakasle bihurtu zen Camarilloko San Joan apaizgaitegian[2]. 2017an teologiako doktore tesia defendatu zuen[3].

2023ko uztailaren 18an, Frantzisko aita santuak Los Angelesko apezpiku laguntzaile (Albert Bahhuth, Matthew Elshoff eta Brian Nunesekin batera[3]) eta Vicus Turrisko apezpiku titular izendatu zuen[4]. Urte bereko irailaren 26an apezpiku ordenatu zuten Los Angelesko katedralean[5]. Quodcumque dixerit facite leloa hautatu zuen[6].

Lanak aldatu

  • Sinners and sinfulness in Luke. a study of direct and indirect references in the initial episodes of Jesus’ activity (tesia, 2017)

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Bishop Sławomir Stanisław Szkredka» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. (Polonieraz) «Pochodzący z parafii w Starym Bielsku ks. S. Szkredka biskupem pomocniczym Los Angeles» Ekai 2023-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. a b (Ingelesez) Kay, Pablo. «Meet the quadruplets: Pope Francis names four new auxiliary bishops for LA» Angelus 2023-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  4. (Italieraz) «Nomina di Vescovi Ausiliari di Los Angeles (U.S.A.)» The Holy See 2023-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  5. (Polonieraz) «Pochodzący z Polski ks. Sławomir Szkredka przyjął święcenia biskupie w Los Angeles» Deon 24 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  6. (Ingelesez) Kay, Pablo. «What each new bishop’s coat of arms, episcopal mottos say about them» Angelus 2023-10-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).

Kanpo estekak aldatu