Sønderborg Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Alssund itsasartearen bi ertzetan, alde zaharra Als uhartean eta berria Jutlandiako penintsulan.

Sønderborg
hiria
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarkako eskualdea
AlkateaAase Nygaard
Izen ofizialaSønderborg
Posta kodeaDK-6400 Sønderborg
Geografia
Koordenatuak54°54′41″N 9°47′12″E / 54.9114°N 9.7867°E / 54.9114; 9.7867
Map
Azalera13.4 km²
Altuera17 m
Demografia
Biztanleria27.595 (2016)
Metropolia76.236
Dentsitatea2.059,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1256
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFinsterwalde, Sundsvall udalerria, Pori, Sigtuna udalerria eta Olsztyn
sonderborg.dk

Historia aldatu

Valdemar I.ak vendoen erasoetatik babesteko 1158an Als uhartean Sønderborg gaztelua eraiki zuen, Sønderborg Slot. Hurrengo urteetan hainbat zabalkunde ezagutu zituen, baita hainbat jabe ere. 1571ean Schleswigeko Dukeak eskuratu zuen.

Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen. 1256an dokumentu batean aipatzen da dagoeneko eta 1461ean Kristian I.ak hiri eskubideak eman zizkion.

Schleswigeko bi gerretan Daniar armadaren egoitzetako bat izan zen baina 1864ean Prusia jabetu zen dukerri osoaz. 1920an eginiko botazioan Ipar Schleswigek Danimarkan sartzea erabaki zuen, Sønderborgen %56ak Alemanian jarraitzearen alde bozkatu bazuen ere.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu