Silvia Pérez Cruz (Palafrugell, Girona, 1983ko otsailaren 15a) abeslari eta kantautore kataluniarra da. Filmeen soinubandak ere egiten ditu eta dagoeneko bi Goya sari eskuratu ditu.

Sílvia Pérez Cruz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSílvia Pérez Cruz
JaiotzaPalafrugell1983ko otsailaren 15a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaCàstor Pérez Diz
AmaGlòria Cruz i Torrellas
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
musika klasikoa
flamenkoa
herri-kanta
cantautor music (en) Itzuli
rumba flamenca (en) Itzuli
fusion music genre (en) Itzuli
music of Mediterranea (en) Itzuli
experimental music (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

silviaperezcruz.com eta silviaperezcruz.com
IMDB: nm2645889 Facebook: silviaperezcruz Twitter: Sperezcruz MySpace: silviaperez Musicbrainz: c532c746-29b7-46a1-b37e-705a62827bab Songkick: 909778 Discogs: 2121576 Edit the value on Wikidata
Silvia Pérez Cruz 2017ko Goya sarietan.

Biografia aldatu

Silvia Pérez Cruzen gurasoak musikariak ziren biak. Haurra zela hasi zen solfeo, pianoa eta saxofoia ikasten. 12 eta 18 urte artean saxofoia jotzen aritu zen hainbat funky, bossa nova eta jazz taldetan eta "Nit de juny" abesbatzarekin Italia, Hungaria, Frantzia eta Norvegian abestu zuen[1]. 18 urte zituela Bartzelonara joan zen eta Kataluniako Musika Goi Eskolan (ESMUC) kanto-jazz ikasketetan lizentziatu zen[2].

Bere aurreneko kontzertuak 2001 urtean egin zituen Sergi Sirvent pianojolea eta Damián Muñoz lagun zituela. Bereziki aipagarria izan zen Bartzelonako Teatre Lliuren aurkezturiko "34 negro" emankizuna[1]. 2004 urtean Marta Robles, Isabelle Laudenbach eta Lisa Bauserekin batera Las Migas flamenko taldea osatu zuen[2][3]. Beste hainbat proiektutan ere aritu zen, Llama bikotean, Coetus perkusio orkestran, Xalupa musika katalan tradizionala jotzen duen taldean eta Raül Refree-rekin bikotea osatuz. Joan Díaz Trio jazz hirukotearen We sing Bill Evans diskoan hartu zuen parte eta Sol Picó flkamenko garaikideko konpainiarentzat ere abestu du.

2012 urtean 11 de Noviembre diskoa argitaratu zuen[4]. Katalanez, gazteleraz, portugesez eta galizieraz abesturiko kantuak batzen ditu[5]. Bartzelonako Gran Teatro del Liceun aurkeztu zuen diskoa, apirilaren 13an. Urte berean Blancanieves filmean "Chicuelo" abestu zuen Juan Gomez gitarjolearekin batera eta Goya saria jaso zuen[6]. 2013an Franz Kafkaren "Informe per a una Acadèmia" antzezlanaren soinubanda egin zuen eta honekin Freiheit diskoa osatu zuen.

2014 urtean Granada diskoa argitaratu zuen Raül Refree-rekin elkarlanean[7]. Urte bereko otsailean Toti Soler gitarjolearekin batera Bartzelonako Kataluniar Musikaren Jauregian egin zuen kontzertuaren DVDa klaleratu zuen, Celebrem 20 anys de Mediapro.

Cerca de tu casa filmearen soinubanda egin zuen 2016an eta honekin Domus diskoa atera zuen. Filme honetako soinubandari esker bigarren Goya saria eskuratu zuen[8].

2017an Vestida de nit diskoa atera zuen soka boskote batek lagunduta[7].

Diskografia aldatu

Las Migas aldatu

  • Las Migas (2005) - 5 abesti
  • Reinas del matute (2010)

Bakarka aldatu

  • 11 de novembre (2012)
  • Freiheit (2013)
  • Granada (2014, Universal Music Spain)
  • Celebrem 20 anys de Mediapro (2014) - DVD
  • Domus (2016)
  • Vestida de nit (2017)
  • Farsa (género imposible) (2020)[9]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Sílvia Pérez Cruz» silviaperezcruz.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  2. a b (Ingelesez) «A Catalan Singer With Many Brave And Treacherous Stories To Tell» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  3. (Gaztelaniaz) TROQUELBARCELONA, LUIS. (2011-07-15). «Las Migas, punto y seguido» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-04-09). «Cantautora de lo indefinible» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  5. (Ingelesez) Sawer, Patrick. (2014-03-01). A vibrant new music emerges out of one of Europe's oldest dance forms. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  6. (Ingelesez) aireflamenco.com. «El accidentado Premio Goya al flamenco de Silvia Pérez Cruz» AireFlamenco.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Vestida de nit – Sílvia Pérez Cruz» Diariofolk (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  8. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2017-02-05). «Sílvia Pérez Cruz canta a los desahuciados tras ganar el Goya» Verne (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  9. Press, Europa. (2020-04-07). «Sílvia Pérez Cruz aplaza hasta octubre el lanzamiento de su nuevo disco» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sílvia Pérez Cruz