Ryan Crouser

atleta estatubatuarra

Ryan Crouser (1992ko abenduaren 18a) estatubatuar pisu jaurtitzailea eta disko jaurtitzailea da. Bi aldiz urrezko domina olinpikoa eta errekor olinpikoa izandakoa. Crouser-ek munduko errekorra du pisu jaurtiketan, pista estalian zein aire librean. 2021eko ekainaren 18an, AEBetako Olinpiar Probetan 23.37m jaurti zituen Randy Barnesen 31 urteko errekorra (23.12m) gaindituz laugarren saiakeran. [1] 2021eko urtarrilaren 24an 22,82m jaurti zituen Fayettevillen, Arkansasen, AEBetako pista estiko errekor berri bat ezartzeko.[2]

Ryan Crouser

Bizitza
JaiotzaPortland1992ko abenduaren 18a (31 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaMitch Crouser
Familia
Hezkuntza
HeziketaTexasko Unibertsitatea Austinen
Sam Barlow High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Pisu jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua124 kilogramo
Altuera2,01 metro

Facebook: ryan.crouser Twitter: rcrouserthrows IAAF: 14369211 Olympic.org: ryan-crouser Edit the value on Wikidata

Crouser bi aldiz jarraian txapeldun olinpikoa izan da. 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 22.52 metrorekin Olinpiar Jokoetako errekorra ezarriz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan marka hori hobetu zuen 23,30m-ko jaurtiketarekin.

Crouser Track & Field News 2021 urteko Munduko Gizonezko Atleta izendatu zuten. [3] AEBetako Track & Field-en saririk gorena eman zioten, Jesse Owens saria [4], eta 2021ean ere finalista izan zen 2021eko Munduko Atletismoko Gizonezkoen Urteko Atletan, [5] World Athletics-ek, atletismoko nazioarteko gobernu-organoak ematen duen sarian. Munduko pista estaliko eta aire libreko eta Olinpiar errekorrak edukitzeaz gain, Diamond Leagueko errekor berria ezarri zuen ere. [6] 2021eko denboraldiaren amaieran, Crouserrek 22m baino gehiago 163 aldiz baina gehiagotan jaurti zuen, historiako gehiena, eta historiako 22 metroko jaurtiketa guztien herena baino gehiago lortuta. [7]

2019ko Dohako (Qatarren) Atletismoko Munduko Txapelketan, Crouserrek zilarrezko domina irabazi zuen "inoizko pisu-jaurtiketa lehiarik handienean eta hurbilenean" [8]. Lau aldiz NCAAko txapelduna da Texasko Unibertsitaterako pisu jaurtiketan. Aurretik urrezko domina irabazi zuen mutilen pisu jaurtiketan 2009ko Gazteen Munduko Txapelketan.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Pisu jaurtiketa
2020 Tokio   Japonia   Pisu jaurtiketa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Doha   Qatar   Pisu jaurtiketa
Munduko txapelketak (Sub18)
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Brixen   Italia   Pisu jaurtiketa
2009 Brixen   Italia   Disko jaurtiketa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu