Ryōan-ji (japonieraz: 仁和寺?) , Kyoton dagoen Zen tenplu budista da. Bertako zen lorategia kare-sansui (Japoniako harrizko lorategia) onena kontsideratzen da eta horregatik 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ryōan-ji
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
Zen lorategia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaUkyō-ku
Kokapen fisikoaMount Kinugasa (en) Itzuli
Koordenatuak35°02′04″N 135°43′06″E / 35.034444444444°N 135.71833333333°E / 35.034444444444; 135.71833333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1450
ErlijioaMyōshin-ji sect (en) Itzuli
IzenaShaka Nyorai (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera3,9 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia688-015
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Fujiwara familiak XI mendean zituen lurretan Daiju-in tenplua eraiki zuen, 1450an berriz Hosokawa Katsumoto jauntxo boteretsuak lurrak erosi eta bere egoitzaz gain Zen tenplua altxatzea erabaki zuen. Ōnin Gerran tenplua suntsitua izan zen eta 1473an Katsumoto bera hil zen. Bere semea zen Hosokawa Matsumotok berreraiki zuen tenplua. 1779an beste sute handi bat gertatu zen eta gaur egungo eraikinak 1799koak dira.

Hosokawa enperadoreen mausoleo bihurtu zen eta zazpi enperadoreren hilobiak daude bertan.

Zen lorategia aldatu

Tenplu multzoaren atalik ezagunena da dudarik gabe. Ez da ezagutzen nork eta noiz eriki zuen harrizko lorategia baina gehienen XV mendean kokatzen dute. Lehenengo aipamen idatziak 1680-1682koak dira.

248 m²-ko azalera dauka. Hamabostharri daude era berezian multzokatuta, bost harritako multzo bat, hiruko bi eta beste bi bikote. Beraien kokapena dela eta ezin dira 15 harriak batera ikusi. Harriak legarrez inguratuta daude, monjeek egunero orrazten dituztenak. Lorategian dagoen landaretza bakarra harrien inguruko goroldio apurra baino ez da.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu