Rukshana Kapali (newarieraz: रुक्शना कपाली; Patan, 1999) Nepalen bizi den aktibista newaria da, LGBT pertsonen eta intersexualen eskubideak defendatzen dituena eta newari kultura eta hizkuntza sustatzen dituena.

Rukshana Kapali

(2019)
Bizitza
JaiotzaPatan, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Nepal
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea
Jasotako sariak

minchyaameyju.wordpress.com
Facebook: rukshanakapali1141 Twitter: MinchyaaMeyju Instagram: rukshanakapali Youtube: UC2T1h1aajIovAaeR_rj0AQg Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Patanen jaio zen 1999an[1][2]. Bere familia newaria da eta etxean newarieraz hitz egiten hazi zen[2]. Jaiotzez gizonezko generoa esleitu zioten, baina eskolan zegoela, armairutik irten zen neska trans gisa. Katmanduko Tribhuvan unibertsitatean hizkuntzalaritza eta soziologia ikasi zituenean, zailtasunak izan zituen azterketetan izena emateko, eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen[3][4]. Ikuspegi intersekzionala hartuz, Kapalik LGBT pertsonen, intersexualitatearen, newari kulturaren eta hizkuntzaren inguruko kanpaina antolatu zuen. Queer Youth Group sortu zuen Katmanduko ibarreko beste pertsona batzuekin batera[2]. Blog bat dauka eta sexu-joera, genero-identitate, genero-adierazpen edo karaktere sexual marjinalizatuak dituzten pertsonei buruz idazten du[5].

2021ean, Nepalgo auzitegi gorenera jo zuen emakume gisa identifikatzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez hirugarren genero gisa, agintariek behartu zuten bezala. 2023ko azaroan, auzitegiak bere alde erabaki zuen auzia[1].

2023an, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[6][7].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Lau, Holning; Malagodi, Mara. (2023). «Legal Gender Recognition in Nepal and Comparative Context» University of Pennsylvania Journal of International Law, Forthcoming (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  2. a b c (Ingelesez) «From where I stand: "I identified challenges in both activisms, in terms of acknowledging intersectionality» UN Women – Asia-Pacific 2019-06-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-17) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  3. (Ingelesez) Pyakurel, Diwakar. «How a transgender student is fighting for her right to education» Online Khabar 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  4. (Ingelesez) Ghimire, Aakriti. «Tribhuvan University system doesn’t recognise transgender student» Kathmandu Post 2022-06-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-02) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  5. (Ingelesez) «Interview with Rukshana Kapali» Rolling Nexus 2021-06-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  6. (Ingelesez) «Transgender Activist Rukshana Kapali on BBC’s 100 Women» The Buzz Nepal 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  7. (Ingelesez) Perry, Sophie. «Trans human rights activist named on BBC’s 100 Women list» The Pink News 2023-11-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).

Kanpo estekak aldatu