Rufino Arregi
gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea
Rufino Arregi Imaz "Errupin" (Idiazabal, Gipuzkoa, 1889ko irailaren 29a - Buenos Aires, Argentina, 1968ko maiatzaren 14a) kazetari eta euskaltzalea izan zen.
Rufino Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1889ko irailaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Buenos Aires, 1968ko maiatzaren 14a (78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Kidetza | Laurak Bat |
Kazetaritza aldatu
Guatemalan argitaratzen zen «Euzko-gogoa» aldizkarirako Argentinako korrespontsala izendatu zuen Jokin Zaitegik. «Euzko-Deya» -n ere idatzi zituen artikuloak[1].
Euskara irakasle aldatu
Argentinako Laurak Bat elkarteko kidea izan zen, eta euskara eskolak eman zituen bertan. Ipuin kontaketa eta kantuen bidez euskara erakusten lehena izan zen Laurak Bat elkartean, Euskal Herrian Isaac Lopez Mendizabalen hasitako fortula jarraituz[2].
Argentinako Euskaltzaleak elkarteak antolatutako mundu mailako euskarazko eskutiz txapelketan, bigarren postua irabazi zuen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «ARREGUI, Rufino - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Ezkerro, Mikel. (2003). Historia del Laurak Bat de Buenos Aires. usko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.