Ruffier-Dickson testa

Ruffier-Dickson testa esfortzu laburreko ariketetan erresistentzia aerobikoa eta berreskuratze kardiakoa neurtzeko erabiltzen da. Nolabait, norbanakoaren egoera fisikoa nolakoa den jakin dezakegu.

Testaren pausoak aldatu

  1. Lasai gaudela, atsedeneko taupadak neurtuko ditugu (Taupadak/min (T1))
  2. 30 hanketako flexio luzatze (esertze-zutitze keinua enborra zuzen dugula) egingo ditugu 45 segundoan. Jarraian taupadak neurtuko ditugu berriro (Taupadak/min (T2)).
  3. Minutu bateko atsedena hartu ostean berriz neurtuko ditugu taupadak (Taupadak/min (T3))
  4. Azkenik, formula matematikoa erabiliz gure egoera fisikoari dagokion koefiziente bat lortuko dugu.
 

Emaitzen irakurketa:

  • I = 0 bada, bihotz indartsuaren berri izango da.
  • I = 0,1-5 bitartean, bihotz indartsu xamarra.
  • I = 5,1-10 bitartean, bihotz indartsu xamarretik ahulerantz.
  • I = 10,1-15 bitartean, landu beharreko bihotza, egoki xamarrera.
  • I = 15,1-20 bitartean, bihotz ahula, landu beharrekoa.

Kanpo estekak aldatu