Rudolph Arthur Marcus (Montreal, 1923ko uztailaren 21a) Estatu Batuetako kimikaria da, jatorriz kanadarra. McGill Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1949an, Estatu Batuetara aldatu zen, eta hango hiritartasuna eskuratu zuen 1958an. Hainbat unibertsitateko irakasle izan da, besteak beste, Brooklyngo Institutu Politeknikokoa (1951-1958) eta Illinoisko Unibertsitatekoa (1964-1978). 1978an, Kaliforniako Teknologia Institutuan hasi zen lanean katedradun gisa. Sistema kimikoetako elektroien transferentziazko erreakzioen teoriaren inguruan egindako ekarpenengatik da, batez ere, ezaguna. Prozesu kimiko oinarrizko horretarako ezarri zuen ereduaren arabera, molekulen egituran gertatzen dira bi molekulen artean elektroi baten transferentzia gerta dadin behar diren aldaketak, eta aldaketa horiei esker jauzi egiten du elektroiak molekula batetik bestera. Bestalde, aldaketa horiek sistema molekularraren energian duten eragina ikertu zuen adierazpen matematiko sinpleak erabiliz, eta horrela kalkulatu eta azaldu zituen elektroi-transferentzietan gertatzen diren abiadura desberdinak. 1992an, Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen, erreakzio kimikoen elektroi-transferentziari eta erreakzio kimikoen abiadura-desberdintasunari buruz egindako lanengatik. Gaur egun, irakasle ari da AEBetako Caltechen eta Singapurreko Nanyang Teknologia Unibertsitatean. Bestalde, Zientzia Kuantiko Molekularreko Nazioarteko Akademiako kide da.

Rudolph Marcus

Bizitza
JaiotzaMontreal1923ko uztailaren 21a (100 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak  (1958 -
BizilekuaMontreal
Hezkuntza
HeziketaMcGill Unibertsitatea
Baron Byng High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaCarl A. Winkler (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Donald W. Noid (en) Itzuli
Nathan Hodas (en) Itzuli
Robert J. Cave (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Kaliforniako Teknologia Institutua
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea  (1949 -  1951)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Txinako Zientzien Akademia
Royal Society of Canada (en) Itzuli
International Academy of Quantum Molecular Science (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Fisika Elkartea

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu